2019 - 08 - 20

TERRACYCLE-LEHEN BIDALKETA

2014 Otsaila 11 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

IMG_2266Ikasturte hasieran hasi dugun ekintza berri honetan, gastatuta dauden idazteko tresnak eskolara ekartzen ditugu, baita kola eta zintadun tipexak. Gela guztietan ditugu kaxak. Hilean behin DBHko ikasleak pasatzen dira eta ikastetxe osokoak batzen dituzte. 10 kilo batu ondoren, kaxa batean sartzen ditugu tresnak eta Terracycleko pegatina itsasten diogu. Terracyclekoei deitu ondoren, mezulari bat etortzen da bila.

Orain arte lortutako puntuak (200 puntu 1000 elementu bidaltzeagatik) “Gazteak eta garapena” erakundeari laguntzeko balio izan dute. Guztira 20 euro.
GOGORATU NAHI DIZUEGU MUGIKORRAK ETA INPRESORAKO KARTUTXOAK ERE JASOTZEN DITUGULA IKASTETXEAN. Hitzak eta argazkiak: ikastetxeko eko-ordezkariak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!