2019 - 08 - 20

Martxoaren 22a, Uraren Munduko Eguna

2014 Martxoa 21 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

EAEko 30 urtetik beherako gazteen %71 uraren kontsumoa murrizten saiatu ohi dira.

Gazteen Euskal Behatokia kontsumo jasangarriari buruzko ikerketa bat burutzen ari da. Ikerketa horren emaitzetatik abiatuta, esan dezakegu EAEko 15 eta 29 urte bitarteko hamar gaztetik zazpi uraren kontsumoa murrizten saiatu ohi direla. Aitzitik, %10ek ez dute hori inoiz edo ia inoiz egiten. Gainerakoek batzuetan bakarrik betetzen dute jarraibide hori.

20 eta 29 urte bitartekoek adin horretara heldu ez direnek baino neurri handiagoan jarraitzen dute portaera hori. 20 urtetik beherakoen artean, aldiz, laurdenek batzuetan bakarrik hartzen dituzte uraren kontsumoa murrizteko neurriak.

grafiko_e

Uraren erabilerak dituen arazoak:

Urritasuna: leku batzuetan ura urria izan daiteke berezko baldintza klimatikoen ondorioz. Kasu honetan ez du arazorik suposatzen, giza bizimodua eta bizitza naturala egoera horretara egokitu ahal izan direlako. Baina aldi berean gerta daiteke ur urritasuna euritsuak diren lurraldeetan noizean behin gertatzea. Orduan lehorteaz hitz egiten da, eta luzaroan gertatzen bada ondorio oso txarrak izan ditzake. Lehorteak hainbat kausen ondorioz ematen dira baina atmosferako kutxaduraren ondorioz ematen den aldaketa klimatikoa , munduko leku askotan euriteen gutxitze esanguratsua eragiten ari da.

Gehiegizko oparotasuna: lehortearen kontrako fenomenoa da. Bat-bateko gehiegizko euriteak mingarriago izatera heldu daiteke uholdeak eragiterakoan, zeintzuk, hiri eta herriak suntsitu eta laborantza lurrak hondatzen dituzten.

Kutsadura: giza jarduerak, batez ere eskualde industrialetan uraren kalitatearen etengabeko murrizketa bat ekarri du berarekin. Honek berebiziko garrantzia du batez ere edateko uraren horniketari dagokionez.

Xahutzea edo alferrik galtzea: gizarte industrialak ur kopuru handiak kontsumitzen ditu, askotan modu arduragabean. Hirugarren munduan, ordez, likido estimatu hori oso urria da.

urkontzumoa

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!