2019 - 12 - 13

V. EUSKAL CONFINT

2014 Apirila 8 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Asteazkena iritsi zen eta goizeko zazpiak hamar gutxirako Eroski Txiki parean geunden, DBHko Iraes 21eko ikasleak, Jesus LarraƱaga irakaslearekin.
IMG_6019
Kotxea hartu eta Eibarreruntz abiatu ginen, pixka bat urduri.
Dorre Madariagara abiatu ginen autobusez. Dorre Madariagan ekoliderrak (Maria Vaquero) bildu eta bakoitzak bere hitzaldia aurkeztu genuen, ikasle eta irakasle guztien aurrean. Ondoren, ikastetxe bakoitzak bere lanak aurkeztu zituen (Dazibao eta fotonobela).
IMG_2805
Goizari amaiera emateko, taldeka ingurumen tailer desberdinak landu genituen.
Gosez amorratzen geunden eta kanpoan bazkaldu genuen inguru zoragarri batetan, izugarrizko bistak genituen!
Bazkaldu ostean, bisita gidatu bat izan genuen biodibertsitate zentroa ezagutuz. Arratsaldean, tailerretan landutako aurkeztu genuen areto nagusian beste taldetako kidei. Ekolider guztiok oparitxo bana jaso genuen. Gustora geunden, giro eder batean… Bukatzeko, ikasle bakoitzak hiru eskola bozkatu behar zituen, zortzi izango dira hautatuak Espainiako Confintera joateko.
IMGP4678

Flashmovie batekin eta argazki batzuekin amaiera eman genion egun eder honi!

Hitzak:Maria Vaquero
Argazkiak: Jesus LarraƱaga

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!