2019 - 11 - 15

XXIII. TOPAKETAK

2014 Maiatza 6 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

2014ko apirilaren 9an, Jesus Guridi kontserbatorioan ospatu zen Jasangarritasunerako Hezkuntzako XXIII. topaketak “BIZIMODU JASANGARRIAGOAREN ALDE HEZI” lelopean.

Ingurugela-CEIDA (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ingurumena eta Lurralde Politika Sailaren menpean dagoen Irakasleriarentzat laguntza zerbitzua), urtero, 1991tik hona, bere Formazio Planaren barruan, esperientziak, iritziak eta zalantzak konpartitzeko asmoz, maila eta etapa ezberdinetako irakasleen arteko Topaketak antolatzen ditu.

Topaketa hauen barruan, Eskolako Agenda 21ean landutako gaien artean bat aukeratzen da, eta ikuspegi berritzaile bat emanez, irakasleen eguneroko praktikan eragina izan dezala saiakera egiten da.
Topaketa hauetan parte hartzera gonbidatu ziguten eta guk egindako lanaren oihartzuna Gasteizera iritsi da.
Ikus ezazue gure aurkezpenerako erabilitako BIDEOA..

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!