2019 - 04 - 23

BESTE BAT!

2014 Maiatza 22 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Aurten, hamaikagarren aldiz jadanik, udaletxera joan gara udal audientzia egitera. Xabier Munibeko eta Floreaga Ikastetxeko ikasleek Eskola Agenda 21 barruan aurten landu ditugun gaiei buruz hitz egin diegu alkateari eta ingurumen teknikariari: zer landu dugun, zer atal aztertu ditugun, zein den ikastetxetako eta Azkoitiko errealitatea, zer ondorioetara heldu garen eta guztiok, beraiek ere, hartu beharreko konpromisoak adierazi dizkiegu.

Aurtengo gaia “Aztarna ekologikoa: energia eta ura” izan da. 11 urte hauetan jorratutako bide honetan mordoxka bat izan dira landu ditugun gaiak: elikadura osasuntsua, mugikortasuna eta garraioa, zaborrak, kutsadura….. Guzti hau gure mundua hobeto ezagutzeko eta arazo eta erronken aurrean gure erantzuna zein izan behar duen aztertzeko… mundu hobeago bat posible delako.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!