2019 - 09 - 21

DBH 2 IBAIALDE

2014 Maiatza 25 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

2014aren maiatzaren 14 eta 15ean Ibaialde kanpainan parte hartu dugu, hau urtero Eusko Jaurlaritzak antolatu ohi duen kanpaina da. DBH 2 A taldekoak asteazken goizez izan ginen eta DBH 2B taldekoak ostegun arratsaldez. Gela biak Atanoko erreka aztertu genuen, hiru puntu desberdinetan. Taldeka lana eginez, laginketa puntu bakoitzean parametro fisiko-kimikoak (pHa, tenperatura, uhertasuna, nitratoak, fosfatoak, etab.), landaredia, fauna eta gizakiaren eragina aztertu genituen eta ondoren emaitzak apuntatu.

ibaialde600

Galdeketako emaitzak aztertu ondoren balorazio bat emango diogu atal bakoitzari eta txosten bat osatuko dugu. Horrela, gure iritziz, errekaren egoera zein den ondorioztatuko dugu. Dena den, ingurua garbi zegoela eta emaitza egokiak izan ditugula aurresan dezakegu.

Hitzak: Mª Axun Epelde

Argazkiak: Mª Axun Epelde eta Edurne Garate

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!