2019 - 06 - 25

IRAES 21

2014 Ekaina 9 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

Aste honetan, asteartean, Lehendakariak eta bere Gobernuko Sailburuek harrera egin digute Busturiako Biodibertsitate Zentroan (Madariaga Dorretxean), Bartzelonako II Estatuko Confintera joango garen Euskadiko 21 ordezkarioi. Ordezkariok V Euskal Confint-ean izan ginek hautatuak eta ondorengo ikastetxeetakoak gara: Axular BHI (Santurtzi), Beurko BHI (Barakaldo), Elgoibar Ikastola, Elorrio BHI (Elorrio), Lauro Ikastola (Loiu), Orobiogoita BHI (Iurreta) eta geu, San Jose Floreaga (Azkoitia).

Ez badakizue, Confint ikastetxe jasangarrietako (Iraes 21) gazteok egiten ditugun konferentziak dira. Bertan ikasteetxetan egindako lanaren eta jorratutako gaiaren inguruko esperientziak trukatzen ditugu. Horrela egin genuen lehen aipaturiko V Euskal Confintean, apirilaren 2an. Bertan Estatuko II Confint saiorako ideiak planteatu genituen eta joango garen 21 ordezkariak aukeratuak izan ginen ere.

ekainak3_ej_confint (29)

Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritza prestatzen ari den Ingurumen Esparru Programa berrian parte hartzera animatu gaitu, gazteok ere asko dugulako esateko gizartearen partaidetzan, eta gu gazteria hori ordezkatzen dugulako. Guk, aldiz, Lehendakariari eta Sailburuei galdera pare bat egiteko aprobetxatu dugu.

Dena ondo joan da, eta egindako lana konpentsatzeko pare bat ogitarteko txiki ere jan ditugu! Esan beharra dago oso goiz ona pasa dugula.

Hitzak: Maria Vaquero, Iñigo Uria eta Jexuxu Larrañaga

Argazkiak: Jexux Larrañaga

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!