2019 - 04 - 23

CONSUMOPOLIS 9

2014 Ekaina 19 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

SARE SOZIALEN ERABILERA AZTERTZEKO AITZAKIA
Consumopolis lehiaketak 9. edizioa zuen aurtengoa. Gaia gaurkotasun handikoa eta aldiro-aldiro pil-pilean jartzen den horietako. Aurten sare sozialen erabilera egokia aztertzeko aukera eman digu lehiaketak. Taldeka gaiari buruzko galdera, froga eta joku ezberdinak gaindituz zirkuitu bat osatu behar zuten ikasleek. Bigarrengo zatian berriz sare sozialen arriskuaz ohartarazten zuen kartela egin behar zuten, hau ere taldeka.
Ia lehiaketaren lehen ediziotik hartzen dugu parte 3. ziklokook txapelketa honetan.
Lan interesgarria iruditzen zaigu. Alde batetik, on line egiten denez hasieratik ziurtatua izaten dugu ikasleen interesa. Bestetik, ia ohartu ere egin gabe, adibide zehatzak aztertuz, taldean eztabaidatuz eta erantzunak erabakiz kontsumoarekin zerikusia duen gairen bat lantzen da. Horretaz gain, talde-lana indartzen da nabarmen, puntuak pilatzeko estrategiak bilatzen saiatzen direlako. Eta azkenik sormena indartzen da, azkeneko lanerano beti publizitate edo kartelak sortu behar izaten baitira eta bertan marrazki, argazki eta slogan ahalik eta orijinalenak jarri.
Egia da badugula parte hartzen jarraitzeko beste arrazoi bat ere; parte hartu dugun edizio guztietan irabazi dugu lehen saria eta edizio gehienetan baita bigarrena eta hirugarrena ere. Aurten ere 3 lehenengo sariak Floreagara etorri dira.
Argazkietan dituzue bidalitako lanak.

Hitzak eta argazkik: Mailu Irizar

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!