DBH 3 ZUMAIA-FLYSCH
2010 Martxoa 9 Idazlea: zezilio · Bidali zure iruzkina
Testua: Ane Aguado eta Amaia Aizpuru
Argazkiak: Mª Axun, Koldo eta Leyre
Martxoaren 2an , DBH 3. mailako ikasle guztiok egun pasa eder bat egiteko bildu ginen goizeko zortzietan liburutegi aurrean. Autobusean denboratxo bat igaro ondoren , Zumaira iritsi ginen. Ibilaldi bat egin genuen kostaldera iritsi arte, bertan eskailera batzuk jaitsi eta motxilak utzi genituen gure abenturatxoa hasteko.
Iritsi ginenean , marea oraindik altuan zegoela-eta, lehenengo zatian ibili ginen eta bertan alga batzuk ikusi ahal izan genituen. Geroxeago , gure barnean geneukan eskalatzaile sena atera genuen zeuden oztopoak gainditzeko, gainera esan beharra dago , oso ongi moldatu ginela , nahiz eta, batzuk esuzteko batzuk izan zituzten. Horren ondoren, benetako lana iritsi zen, hau da, izaki bizidunak behatzen hastea. Uretan, izaki bizidun asko ikusi genituen, hala nola , itsas trikua, itsas tomatea, pepinoa, mota desberdinetako karramarroak… Baina, dudadrik gabe, gehien harritu gintuztenak, itsas izarra eta olagarroa izan ziren , izan ere, horiek aurkitzea baitzen gure helburua.
Itsas mundua alde batera utziz, denok hamaiketako polit bat egitera joan ginen. Horren ondoren, herrirantz abiatu ginen bertan goxoki dendan bixita eder bat egin genuen eta ondoren, autobusean sartu ginen egin genuen lanaz harro. Azkenik, eskertu nahiko genieke bidaia hau egiteko aukera eskaini diguten pertsona guztiei, goiz pasa bikaina izan baitzen.