2017 - 09 - 22

INGURUMEN HAMABOSTALDIA

2009 Iraila 28 Idazlea: zezilio · Bidali zure iruzkina 

Azken urteetako ohiturari jarraituz, Hamabostaldi Berdea antolatu du Azkoitiko Udaleko Ingurumen sailak. Herritarrak ingurumenak duen garrantziaz kontzientziatzea eta bere zainketa sustatzea da egitasmo honen helburu nagusia eta, horretarako, ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu dute.

Irailaren 24 eta 25ean DBHko ikasleek  Urola ibaia garbitu dute. Garbiketaz gain, herritarrei informazioa banatzeaz arduratu dira LHko ikasleek. Bi egunetan zehar bildutako hondakin guztia enparantza Nagusian jarri dute ikusgai larunbatera arte eta ekimeneko arduradunek hondakinak bereizteko poltsak banatu dituzte parte hartu duten herritarren artean.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!