2019 - 11 - 15

GURASOEKIN BIGARREN TXANGOA

2010 Apirila 27 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

web 1Martxoaren 25ean izan zuten bigarren irteera Floreaga ikastetxeko gurasoek. Seme-alabek egiten duten modura gurasoek ere txango bat izan zuten EA21 proiektuaren barne.
Ikasleak eskolan zeuden bitartean Badiolegi araztegia bisitatzeko aukera izan zuten. Artelatz enpresako kide batek gidatutako bisita izan zen. Oso txango interesgarria izan zen gurasoen esanetan.
Ikasturte honetako irteerak amaitu dira, hurrengo ikasturterako geratu da Lapatx zabortegia eta konposta nola egiten duten ikustea.
Guraso guztiak animatzen ditugu parte hartzera eta edozein iradokizun gustu handiz jasoko da.

Eskola Agenda 21eko Ingurumen Batzordeak sinatua

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!