2017 - 07 - 23

LH 6 PAGOETAN, EURIPEAN IBILALDI ZORAGARRIA

2009 Urria 28 Idazlea: zezilio · Bidali zure iruzkina 

Testua: Mailu Irizar

Urriaren 22an, goizeko 09:00etan, eskolako patio Berdean elkartu ginen 6. mailako ikasle eta irakasleok ilusioz beterik Pagoeta aldera abiatzeko.

Aurten ilusioaz eta motxilaz gain beste lagun bat ere eraman behar izan genuen, aterkia. Goiz osoa pasa genuen euripean. Aurretik prestatu eta landutako 4,25 km-ko ibilbidea laburtu behar izan genuen euriak ez baitzigun atsedenik eman. Hala ere gozatu ederra hartu genuen: paisaia zoragarri hark berez duen xarmari kolore berezia ezartzen baitio euriak.4047480141_0494183bac_o

Bertako begiraleek oso ondo egokitu zuten ibilbidea, dena egiterik izan ez bagenuen ere, gutxienez, aurretik gelan ikusi genuena oinarritzat hartuz, animaliei buruzko errepaso eder bat egin zuten. Bosnakako taldetan banaturik froga ugari gainditu behar izan zituzten, animalia ornodunei eta ornogabeei buruzko galderak erantzunez. Domina eta guzti itzuli ziren baserrira. Han ariketa sinple batzuen bidez aurretik aipaturikoa berrikusi zuten. Lehendik zekitena errepasatu eta gauza berri ugari ikasi zituzten.

Hala ere ibilbidean zehar ikusi genituen orkatzek eta behorrek izan zuten arrakasta handiena. Argazkien flaxak asko ugaritu ziren orkatzen eremura iritsi ginenean nahiz eta ez hurbildu guk nahi genuen haina.

Eguerdirako han bertan prestatuta duten baserrira itzuli ginen. Aterpean bazkaldu behar izan genuen euriak bazkalordua ere ez baitzigun errespetatu. Neska-mutilek kanpoan ibiltzeko tartetxo bat izan bazuten ere ez zen oso luzea izan. Arratsaldean baserrian bertan, basotik jasotako animalien gorotzak, ileak, hezurrakā€¦ eta beste hainbat gauza ikusi eta eskuartean ibiltzeko aukera izan genuen eta azkonarrek lurrean egiten dituzten zuloak ikusi ondoren autobusera itzuli ginen. Majo nekatuta baina gustura!

Argazkiak ikusteko

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!