2019 - 09 - 21

LEITZARAN

2010 Maiatza 28 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

DBH 1 Leitzaran (13)Apirilaren 20an, asteartea, Floreaga Salestar Ikastetxeko DBH 1.mailako ikaskideak Leitzarango arrantza eskolara joan ginen bisitan.
Han, lehenengo A-gelakoak zentral hidroelektrikora joan ginen, bertan hainbat makina desberdin ikusi genituen; horietako bat, “karakola” izenekoa.
Bitartean, B gelakoak taldetan banatu zituzten; talde bat bertako zelaian zegoen diana handi batera gomazko pilotak jaurtitzen ibili ziren kanaberarekin. Beste taldea, bitartean, arrantzako gauzak ikusten zeuden: amuak, korapiloak eta eltxoak. Gainera talde bakoitzari eltxo bana oparitu zioten. Beste talde bat fitxa bat betetzen ari zen, bertan zeuden panelen eta maketen informazioarekin. Hori amaiturik taldeak txandakatuz joan ginen, jarduera guztiak burutu arte.
Leitzaranen oso ondo pasatu genuen, bertako paisaiak eta ingurunea ikusiz. Merezi du bertako arrantza eskolara bisita bat egitea!

Argazkiak ikusteko sakatu hemen

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!