2019 - 09 - 21

EKITATEA

2010 Maiatza 28 Idazlea: ozabaleta · Bidali zure iruzkina 

topaketak4Milurteko Garapen Helburuak

Maiatzaren 7an ospatu ziren Jasangarritasunerako Hezkuntzako XIX. Topaketak. Floreaga Salestar ikastetxeko EA21eko bi kide izan ziren.
Eskola Agenda 21eko proiektuan diharduten irakasle eta beste erakunde laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera bat izan zen.
Eskola Agenda 21eko proiektuan Ekitateaz burututako esperientziak eta “Euskadiko ikastetxe Jasangarrietako” ume eta gazteen I. Nazioarteko konferentzia ezagutu genituen.
Jasangarritasunean aurrera egiteko aukera-gisa bizi ditugun egoera jasanezina eta krisiari buruzko hausnarketa egin genuen.
Bukatzeko, hitzaldi bat izan genuen; “La Crisis actual, oportunidad para la Sostenibilidad” Jorge Riechmannm saiogile, poeta eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Filosofi Moraleko irakasle titularrak eskainia.
Topaketa hauen informazio gehiago nahi izan ezkero:

HEMEN

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!