2017 - 11 - 19

LH 5EKOAK URAREN ZIKLOA AZTERTZEN

2009 Azaroa 16 Idazlea: zezilio · Bidali zure iruzkina 

urazikloa

Testua: Olatz Zabaleta

Aurten, Agenda 21 egitasmoaren bitartez, Floreagako LH 5. mailako ikasleek azaroaren 12an goizeko 9etan ikastetxetik abiatu gara autobusez urtegira. Uraren ziklo artifizial guztia ikusteko aukera izan dugu. Lehendabizi, non biltzen den ura, Nuarbegoko Ibai-Eder urtegian. Urtegia barrutik ikusteko aukera izan ondoren araztegira joan gara. Araztegain urtegiko ura ur edangarri nola bihurtzen duten azaldu digute. Azkenik, Lasaora abiatu gara, Badiolegi araztegira , hau da, ur zikinen araztegia. Bertan, etxeetako eta estolderietako ur zikinak nola garbitzen dituzten ikusi ondoren Azkoitira bueltatu gara.

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!