DANTZARI TXIKI EGUNA
2012 Maiatza 15 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Dantzari Txikien Eguna ospatu zen maiatzaren 13an Azkoitian. 175 haurrek hartu zuten parte guztira, eta 25 txistulari eta trikitilarik. Goizetik eguerdira bitartean herriko kaleetan ibili ziren dantza saioak egiten. Txalkor Txistulari Taldeak antolatzen du ekimena urtero; Floreaga Ikastetxeko Kandiola Dantza Taldeko, Xabier Munibeko Kandiola Dantza Taldeko eta Bizkargi Musika Eskolako Dantza Taldeko haurrek hartu zuten [...]
ELKARTASUN PINTXOA
2012 Maiatza 14 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Maiatzaren 12an elkartasun eta solidaritate ekimen ederra bizi izan genuen Azkoitiko Herriko Plazan Gazteak eta Garapena taldearen eta Alai Batzaren eskutik. Alai Batzako arduradun eta monitoreek jolas ugari prestatu zuten, Gazteak eta Garapena taldeko gazteek Bigarren Eskuko Denda bideratu zuten, eta kide helduek, berriz, Elkartasun Pintxo ekimena antolatu zurten. Eguraldia lagun, oso giro alaia izan [...]
ELKARTASUN PINTXOA
2012 Maiatza 5 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, Beningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko ekintza bikoitza antolatu dute Azkoitiko Herriko Plazan, maiatzaren 12an, larunbatean. ELKARTASUN PINTXOA eta SOLIDARITATE DENDA. Horiekin batera Alai Batzaren JOLASAK eta tailerrak izango: umeek lortzen dituzten puntuak Beninera bidaltzeko diru bihurtuko dira. Pintxoak edo etxean egindako [...]
LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA
2012 Maiatza 3 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu genuen eta egun hau aprobetxatu nahi izan genuen mailegu-sisteman urte osoan zehar parte hartu dutenen artean opari bat zozketatzeko. Parte hartzaileek, liburuak irakurri eta laburpenak egin dituzte urtean zehar. Pisten bitartez, gutxi gorabehera imaginatu ahal izan dute zein den oparia. Liburu gehiago irakurri dituztenek, aukera gehiago izan dituzte gaurko [...]
GURE PILOTARIAK
2012 Apirila 22 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Apirilaren 22an “Gurea” pilotalekuan XXVIII. Atano III.a buruz-buruko pilota txapelketa jokatu da. Oteiza pelota taldeak antolatutako jardunaldia goizeko 10:00etan hasi da nesken arteko partidekin, jarraian mutilek ekin diote lehiaketari. Goiz pasa polita izan da bertan bizi izan duguna. Gogoa, indarra, ilusioa, urduritasuna ez dira falta izan. Txapelketa honetan Floreaga Ikastetxea oso ondo ordezkatuta egon da. [...]
DBH 1 LEITZARAN
2012 Apirila 20 Idazlea: admin · Idatzi iruzkin bat
DBH1eko ikasleok Arrantza eskola eta uraren erabilpen energetikoa aztertu ditugu Leitzarango Bisitarien Etxea edo interpretazio zentroan, apirilaren 20an, Eskolako Agenda 21eko ekintzen barruan. Goiz ederra igaro dugu, nahiz eta eguraldia aldakorra eta tartean euritsua izan. Gauza asko ikasi ditugu. Arrantza arloan, arrainak hil gabe harrapatzen ikasi dugu, hots, arraina jaso eta segituan bizirik uretan utzi [...]
DBH 4 MADRILen
2012 Apirila 18 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Aurten geu ere beste urtetan bezala Madrilera joan gara. Denok oso ilusionaturik geunden gure azken bidaia izango zelako ikastetxe honetan. Oso goiz abiatu ginen, sei eta erdiak aldera. Gure lehenengo geltokia Segovian egin genuen, La Granja ikustera joateko eta gero Segoviako ubidea bisitatu genuen. Madrilera iritsi eta Bernabeu futbol zelaia ikustera joan ginen abantara batean. [...]
DBH 2 BARTZELONA
2012 Apirila 4 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
Martxoaren 28an goizeko 5:00etan abiatu ginen Bartzelonara. Logura handiarekin jaiki ginen, baina orduak joan ahala animoak alaitzen joan ziren. Eguerdiko 12:15etan iritsi ginen Montjuic-era, han egin genuen lehenengo geldialdia. Ondoren, Bartzelona hiriko zentroa ikustera jaitsi ginen eta han ibili ginen kaleetan zehar pasieran: Rambletan, kale gotikoan, udaletxeko plazan, Port Velen… Neka-neka eginda amaitu genuen eguna. [...]
DBH 3 MURILLO DE GÁLLEGO
2012 Martxoa 31 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat
DBH 3ko ikasleak Murillo de Gállegon izan dira martxoaren 28tik 30era. Goizeko 07:30ean abiatu ginen Murillora, baina lehen geldialdia Irunberrin egin genuen. Bertako arroila begiraleen laguntzaz ezagutu genuen, bertan habiak egiten dituzten putreak eta sai zuriak ederki ikusi genituen! Bazkaldu ondoren Murillo de Gállegoko Ur Pirineos-eko kideak genituen zain. Iritsi eta pixkat batera kanoatan eta [...]
DBH 1ekoak GORLIZen
2012 Martxoa 30 Idazlea: admin · Idatzi iruzkin bat
Martxoaren 28tik 30era DBH1eko ikasleak Gorlizen izan dira beraien ikasbidaia burutzen. Martxoaren 28an, goizeko 09:00etan, autobusera igo eta Gorlizerantz abiatu ginen. Aterpetxeko arduradunak harrera ona egin zigun eta bideo baten bidez arauak jakinarazi zizkigun. Azpimarratu behar da gure ikasleak zoriondu egin zituela adi eta isilean egon zirelako. Behin maletak lagaz gero, Plentziara joan ginen. Herria [...]





