2012 - 05 - 19

ELKARTASUN PINTXOA

ELKARTASUN PINTXOA

2012 Maiatza 14 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Maiatzaren 12an elkartasun eta solidaritate ekimen ederra bizi izan genuen Azkoitiko Herriko Plazan Gazteak eta Garapena taldearen eta Alai Batzaren eskutik. Alai Batzako arduradun eta monitoreek jolas ugari prestatu zuten, Gazteak eta Garapena taldeko gazteek Bigarren Eskuko Denda bideratu zuten, eta kide helduek, berriz, Elkartasun Pintxo ekimena antolatu zurten. Eguraldia lagun, oso giro alaia izan [...]

ELKARTASUN PINTXOA

ELKARTASUN PINTXOA

2012 Maiatza 5 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, Beningo Porto Novo Kaleko umeen aldeko  ekintza bikoitza antolatu dute Azkoitiko Herriko Plazan, maiatzaren 12an, larunbatean. ELKARTASUN PINTXOA eta  SOLIDARITATE DENDA. Horiekin batera Alai Batzaren JOLASAK eta tailerrak izango: umeek lortzen dituzten puntuak Beninera bidaltzeko diru bihurtuko dira. Pintxoak edo etxean egindako [...]

SAN JOSE EGUNA

SAN JOSE EGUNA

2012 Martxoa 19 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Aurten martxoaren 19a, San Jose eguna, lan eguna denez, igandean martxoaren 18an ospatu dugu Floregako Gurasoen festa eguna. Eguraldi aldakorra izan dugu, beraz patio berdean jarri dira futbolin eta ping-pong jolasak eta barra, txorizo pintxo zoragarriak, salda eta edariak banatzeko. 11,00etako meza Josean zuzendariak eman du. Jarraian, txistulariak gidari, goiko patiora igo eta Euskal Dantzen [...]

XXIII.  KULTUR JARDUNALDIAK

XXIII. KULTUR JARDUNALDIAK

2012 Martxoa 5 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Floreagako Salestar Ikastetxeak eta Gurasoen Elkarteak, Azkoitiko Udalaren babespean eta Maxixatzen Euskaldunon Elkartearekin batera, XXIII. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu ditugu aurtengo udaberrirako. Egitarau interesgarri eta aberatsa moldatzen saiatu gara: hiru hitzaldi antolatu ditugu. Gure ustez, gaiak erakargarriak dira, eta oso maila altuko hizlariak izango ditugu gure artean. Egitaraua aurkeztean, zuen gustukoa izatea espero dugu eta [...]

INAUTERIAK 2012

INAUTERIAK 2012

2012 Otsaila 17 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Marrazki bizidunak,… bizi-biziak! Gure etxeetako txikiak gaur ipuinetako protagonista bihurturik ibili dira Azkoitiko kaleetan barrena. Ez dira marrazkiak, baina bai bizidunak; guztion irudimenean dauden marrazki bizidunak ekarri dizkigute gogora; txikitik handira: Ipotxak, Harriketarrak, Peter Pan, Pantera Arrosa, Pinotxo, Bob Esponja, Pottokiak, Sesamo auzotik etorritako Yip-yipsak, Mickey eta Minnie Mouse, Alizia eta Herrialde Miresgarriko bere lagunak. [...]

MATRIKULAZIO OFIZIALAK

MATRIKULAZIO OFIZIALAK

2012 Otsaila 2 Idazlea: admin · Idatzi iruzkin bat 

MATRIKULAZIO OFIZIALAK Epea: urtarrilaren 30etik otsailaren 10era Ikastetxeko Idazkaritzan informa zaitez, 9etatik 13etara eta 15etatik 17etara, astelehenetik ostiralera. Informazioa eska ezazu floreaga@floreaga.com helbidera “Ateak zabalik” eguna, otsailaren 4, 11etatik 13etara. 0-3 eskaintza jaitsi ezazu: sakatu hemen Informazio inprimakia jaitsi ezazu: sakatu hemen Badugu ikasleentzat tokia, 2 urtetik 16 urtera bitartean MATRICULACIONES OFICIALES: Plazo: del 30 [...]

KOMUNIKAZIO KANAL BERRIA IGErekin

KOMUNIKAZIO KANAL BERRIA IGErekin

2012 Otsaila 2 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Urte hasieratik Floreagako Ikasleen Guraso Elkarteak e-posta buzoia jarri du martxan komunikazio bide berriak ezartzeko guraso, irakasle eta Floreagako komunitateko edozein kiderekin. Hemendik aurrera IGEri pasa behar zaion edozein iradokizun, duda edota mezu ige-ampa@floreaga.com helbidera bidal daiteke, eta Elkartetik saiatuko dira erantzun egokia ematen. Nuevo canal de comunicación con la AMPA A partir de primeros [...]

DANBORRADA,… IKASGELETAN!!

DANBORRADA,… IKASGELETAN!!

2012 Urtarrila 21 Idazlea: juaninazio · Idatzi iruzkin bat 

San Sebastian eguneko Haur Hezkuntzakoen Danborrada guztiz prest zegoen!! Zenbat entsegu!! Zein jantzi eder!! Baina gauza bat falta zen, eguraldi egokia. Eta ez zen hitzordura iritsi. Eguraldi petrala egin zuen arratsaldean, eta azken unera arte patiora irteteko asmoa eta itxaropena izan bagenituen ere, azkenean, pena handiz, Danborrada ikasgeletan jotzea erabaki genuen. Pena hartu genuen, batez [...]

5.500 KILO JANARI BENINERA

5.500 KILO JANARI BENINERA

2012 Urtarrila 9 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Abenduaren 28an Azkoititik Iruñera bidali ziren 5.500 kilo janari Beningo Kaleko umeen proiektura. Janari hau itsasontziz bidaliko Beninera laster, gure inguruko salestar ikastetxe eta parrokietan bildu den beste janariarekin batera. Guztira bi kontenedore bidaltzea espero da, hau da, 40.000 kilo inguru. Iaz 2000 kilo pasa bildu ziren. Janariarekin batera, 21 bizikleta bidali dira. Oñatiko Elkar [...]

ERREGE JAIALDIA

ERREGE JAIALDIA

2011 Abendua 23 Idazlea: Zezilio · Idatzi iruzkin bat 

Gabon inguruan ez da festarik falta FLOREAGAn. Olentzero etorri zen egun berean LH 4Bkoak San Jose egoitzara joan ziren bertakoei Gabonak alaitzera. Abenduaren 23an, berriz, Erregeak izan ditugu gure artean. Eskerrak eman beharrean gaude hain  urrutitik guregana etortzeko egin duten ahaleginarengatik. Ziur gaude egun hauetan beraien agenda beteta egongo zela, izango zituzten beste zeregin batzuk, [...]

Hurrengo orria »