SENTSIBILIZAZIO KANPAINA
Eskola kirol kontseiluak aurkezturiko sentsibilizazio kanpainaren dokumentua irakurri dezakezue bertan. ZAINDU JARRERAK! Eskerrik asko Irakurri dokumentua.
XL. TXIKITO DE AZKOITIA PILOTA MEMORIALA
Hastera doa beste behin Oteiza Pilota Elkarteak antolatzen duen "Txikito" binakako pilota txapelketa. Txapelketa honetako partiduak astearte eta ostegunetan jolastuko dira eta berauek ez dira atzeratuko arrazoi garrantzitsurik ez bada medio: gaizotasuna, medikuarekin ordua… Txapelketako talde eta kanporaketak izena emandako ikasle kopuruaren arabera antolatuko dira epea amaitu ostean. Izen ematea ikastetxeko idazkaritzan egin beharra dago apirilak 23, ostirala aurretik.
MENDI BIZIKLETA IRTEERAK
Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak, Eskola Kirol Kontseiluaren laguntzarekin, mendi bizikleta irteera batzuk antolatu ditu. Lehenengo irteera martxoak 20an izan zen arratsaldeko 16:00etan, Balda Plazatik Zumarraga, nahiz eta bertan parte hartze handirik ez izan. Hurrengo irteera larunbat honetan, apirilak 24, goizeko 09:30tan Balda Plazatik aterata egingo dugu. Oraingo honetan, autoz - kamioiz Elosura igoko gara, han bizikletak hartu eta Gorlatik zehar Zumarragako Santa Barbara auzora jaitsiko gara. Ondoren Zumarragatik Azkoitiara bidegorritik barrena etorriko gara. Nahi duten guztiek, osteguna, apirilak 22a baino lehen izena eman beharko dute idazkaritzan asegurua egin ahal izateko. Oharra: Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da. Izena ematen duten guztiei oharra pasatuko zaie hurrengo irteeretarako. Informazio ...
SENTSIBILIZAZIO KANPAINA
Eskola kirol kontseiluak aurkezturiko sentsibilizazio kanpainaren dokumentua irakurri dezakezue bertan. ZAINDU...
XL. TXIKITO DE AZKOITIA PILOTA MEMORIALA
Hastera doa beste behin Oteiza Pilota Elkarteak antolatzen duen “Txikito” binakako pilota...
MENDI BIZIKLETA IRTEERAK
Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak, Eskola Kirol Kontseiluaren laguntzarekin, mendi bizikleta irteera...
Beste bidalketak Orokorra


