2018 - 10 - 20

KROSS DENBORALDIA 09/10

2010 Martxoa 16 Idazlea: oaranbarri · Bidali zure iruzkina 

IMG_0375

Jada, atletismo kros denboraldiari irekiera eman zion Irungo krosetik hiru hilabete luze pasa zaizkigu eta denbora honetan gure ikastetxeko gazteek froga ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute. Orain amaierara iritsiz, atzetik esfortzu handia utzi dutela ikusi dezakegu froga ugaritan parte hartzeko aukera eta adorea izan baitute. Hauek ditugu 09-10eko krosak hurrenez hurren:

  • Abenduaren 13an, Eibarko Arrate auzoan, Bolumburu krosa.
  • Abenduaren 20an, Lazkaon, ospatu beharreko Antzar krosa, bertan behera utzi beharra izan zen, elurra zela eta.
  • Abenduaren 26an, Donostiako Kontxa hondartzan, “Kros Beach” izeneko froga. Hondartzan bertan egiten dugun krosa dugu, gogorra izan arren, gure ikasleen parte hartzea polita izan zen.
  • Abenduaren 31n, urtea ondo bukatzeko, Azpeitiko San Silvestrea izan genuen. Bertan trofeo ugari jasota bueltatzeko aukera izan genuen.
  • Urtarrilaren 6an, Gimnastika Uliak antolatzen duen Donostiako Errege krosa.
  • Urtarrilaren 17an, Zarautzen, Isidoro Unzueta Memoriala.
  • Urtarrilaren 24ean, Elgoibarren, Juan Mugerza Memoriala.
  • Urtarrilaren 31n, Lasarten, Donostiako Kros Internazionala.
  • Otsailak 7an, Zumarragako kros eskolarra.
  • Otsailak 14an, Euskadiko Kros Txapelketa. Bertan Joseba Díaz Espainiako Txapelketara, joateko klasifikatu zitzaigun. Zorionak!
  • Otsailak 14an, Azpeitian Inauterietako krosa.
  • Otsailaren 27an bi froga genituen burutzeko. Bata, Ikasberri krosa, Azpeitian eta bestea, Zumaiako krosa baina Ziklogenesia zela eta, biak bertan behera gelditu ziren.

Jada, amaitu dugu kros denboraldia baina, hala ere, baditugu zenbait lasterketa hurrengo hiletan eta hauetarako prestatzen jarraituko dugu, beti bezala astearte eta ostegun arratsaldetan, Jose Antonio Zulaika, gure entrenatzailearekin. Berau ere zoriontzekoa dugu azkeneko Azkoitiko kirolari onenen artean izan baikenuen, atletismo munduan egindako lanagatik, eskola kirolean entrenatzaile gisa, eta lasterkari bezala egindako ekintzengatik. Eta nola ez, gure lasterkari guztiei zorionak baita, egindako lan handiagatik. Jarraitu horrela denok!

ARGAZKIAK

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!