2018 - 06 - 21

MENDI BIZIKLETA IRTEERAK

2010 Martxoa 16 Idazlea: oaranbarri · Bidali zure iruzkina 

P1010292Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak, Eskola Kirol Kontseiluaren laguntzarekin, mendi bizikleta irteera batzuk antolatu ditu.

Lehenengo irteera martxoak 20an izan zen arratsaldeko 16:00etan, Balda Plazatik Zumarraga, nahiz eta bertan parte hartze handirik ez izan.

Hurrengo irteera larunbat honetan, apirilak 24,  goizeko 09:30tan Balda Plazatik aterata egingo dugu. Oraingo honetan, autoz – kamioiz Elosura igoko gara, han bizikletak hartu eta Gorlatik zehar Zumarragako Santa Barbara auzora jaitsiko gara.  Ondoren Zumarragatik  Azkoitiara bidegorritik barrena etorriko gara.

Nahi duten guztiek, osteguna, apirilak 22a baino lehen izena eman beharko dute idazkaritzan asegurua egin ahal izateko.

Oharra:  Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da.

Izena ematen duten guztiei oharra pasatuko zaie hurrengo irteeretarako.

Informazio gehiago ikastetxeko idazkaritzan.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!