2017 - 02 - 28

2009/2010 Irungo krosa

2009 Abendua 2 Idazlea: oaranbarri · Bidali zure iruzkina 

 Korrikalariak

Urtero bezala atletismo taldekook gogor hasi ginen entrenamenduekin iraila bukatzerako. Xabier Munibe Ikastetxean elkartzen gara astearte eta ostegunetan bi ikastetxetako haurrak, XEYE atletismo taldeko kide, eta urte askotan entrenatzaile lanetan, dabilkigun Jose Antonio Zulaikarekin. Azaroaren 15ean, igande goizean, kros denboraldiari ekin genion eta aurten, gure ikastetxeko neska-mutil dezenteren parte hartzea izan dugu. Irunen izan ginen eta urduritasuna nabaria zen gure neska-mutilen artean. Batzuk, jada ia “adituak” badira ere, beste batzuentzat esperientzia berria izan zen eta egonezina suma zitekeen.

Alebinen artean nesken parte hartzea handia izan zen. Bertan gure ikastetxeko Leire Larrañaga, Sara Arrieta, Naia Etxaniz, Enara Beitia eta Jessica Cañamero izan genituen. Infantilen artean ere gure ikastetxeko neska eta mutilak ikusi ahal izan genituen: Aritz Zubizarreta, Ainhoa Conde eta Maria Heras. Kadeteetan Joseba Díaz izan genuen parte hartzen. Nabarmentzekoa da beronen papera, bigarren bukatu zuen lasterketa bikaina egin ondoren. Jubenilen artean Jokin Lete (jada ikasle ohia) eta Beñat Astigarraga izan genituen. Eta orain gure artean ez baditugu ere, bertako ikasle izandakoak jubenil eta senior mailetan: Imanol Elezgarai, Julen Garate eta Xabier Elorza jubenil maila eta seniorretan Yerojan Rubio eta Agustin Ruiz.

ZORIONAK GUZTIOI EGINDAKO AHALEGINAGATIK! Korrika egitea, jada, gogorra bada, krosean gogortasun hau areagotu egiten baita.

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!