2017 - 05 - 27

DBH


2009/2010 ikasturte honetan, nahiz eta ikastetxean infantil eta kadete mutilen talde bana sortu, ezin izan dugu txapelketa txukunik antolatu ikastetxe guztien artean jende faltagatik. Egoera hau ikusirik eta DBHko mailetan eskola kirolean parte hartzea nabarmen jaisten dela nabariturik, herriko bi ikastetxeok eta udaletxearen artean ikasleei kirol ezberdinak eskeintzeko ideia bururatu zitzaigun. DBHko ikasleek gustokoen dituzten kirolak zeintzuk diren jakin nahi izan dugu inkesta baten bidez. Inkestetan jasotako emaitzei erreparatuz urtarrilean hasita ondorengo kirol hauek egiteko aukera izango dute: dantza modernoa, eskalada, tenisa, mahai tenisa, mendi bizikleta eta saskibaloia eta areto futboleko txapelketa txikiak. Nahiz eta oraindik gauza batzuk zehaztea falta informazioa eguneratzen joango gara jakin ahala.