2017 - 04 - 23

Saskibaloia


dmfull (20)

Saskibaloia ikastetxean urrian hasi eta urtarrila arte egiten den kirola da. Izen ematea ikastetxean egin behar da ikasturte hasieran eta derrigorrezkoa da futbolean ere parte hartzea. Esan bezala saskibaloian ikastetxean bertan jolasten da, alde batetik, astean zehar ordu beteko bi entrenamentu saio 17:00ak eta 19:00ak tartean eta bestalde, eskolarteko txapelketako partida bat larunbat goizean. Txapelketa hau Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeak eta Azpeitiko Ikasberri, Iraurgi eta K. Etxegarai ikastetxeen artean jokatzen da. Beraz, partida hauek Azkoitian nahiz Azpeitian jolastu daitezke.

Aurrerago esan bezala astean zehar bi entrenamentu saio egiten dira ikastetxeko patioan. Entrenamentu saio hauek eta partiduak jokatzeko ezinbestekoak diren monitoreen laguntza jasotzen dugu. Azkoitia – Azpeitia kirol kontseilutik monitore hauentzat ikastaroak antolatzen saiatzen gara materiala banatu eta irakatsi beharreko gaitasunak adin bakoitzera moldatu ahal izateko.

Ikastetxean estali gabeko saskibaloiko 3 kantxa ditugu minibasketean jolastu ahal izateko bereziki prestatuak. Frontoiaren barruan, bestalde, estalitako beste kantxa bat daukagu txikienek saskibaloian lehenengo pausoak erosoago eman ditzaten.

Saskibaloia praktikatzeko beste aukera Iraurgi saskibaloi elkartean aurkituko dugu. Elkarte honek Azkoitia eta Azpeitiako gazteei saskibaloia gerturatzeko eta irakasteko teknifikazio saioak egiten ditu.

Eskolarteko txapelketa honetaz gain ekainean 3×3 txapelketa antolatzen du Iraurgi saskibaloi elkarteak eta ikastetxearen bitartekaritzaz eman behar izaten da izena.

dmfull (4)