2017 - 05 - 27

Pilota


Ikastetxeko ikasleek bi aukera dituzte pilotan jolastu ahal izateko. Alde batetik, eskolarteko txapelketa daukagu eta bestaldetik Azkoitiko Oteiza pilota eskolak antolatzen dituen txapelketa ezberdinak (Kontzejupe, Atano…).

Eskolarteko txapelketan parte hartu ahal izateko ikasturte hasieran ikastetxean eman behar da izena. Txapelketa honetan taldeka jolasten da pilota goxoarekin. Taldeek 3 pilotari gutxienez eta 5 gehienez izan behar dituzte eta joko sistema Pilotan jolas deritzona da. Hauek dira Pilotan jolas sistemaren ezaugarri nagusiak:

1- Norgehiagokak ez dira 18 edo 22 tantotara, bost joko edo partida txiki irabaztera baizik.

2- Joko bat irabazteko lau tanto edo kintze egin behar dira, betiere bi tantoko diferentzia ateraz. Joko bateko sake guztiak jokalari berak egingo ditu.

3- Jokoak eskuz banaka edo binaka izango dira, txandaka, eta jokalariak, errotazaio sistema batez, bi eratara jardungo dira.

Eskolarteko pilota txapelketako partida hauek larunbat arratsaldetan Azpeitian jolasten dira Iraurgi eta Ikasberri ikastetxeetako frontoietan.

Bestalde, Oteiza pilota eskolak antolaturiko txapelketetarako izen ematea ikastetxean bertan egiten da ikasturtean zehar. Ondoren partiden egun eta orduak patio berdeko kirol panelean jartzen dira guztien bistara.

Pilota eskolak astearte eta ostegun arratsaldetan entrenamentu saioak prestatzen ditu nahi duen ikasle orok bertan parte hartu dezan. Txapelketako partidak ere normalean astean zehar jokatzen dira arratsaldez ikastetxetik irten ondoren. Partida hauetako puntuazio sistema ez da eskolarteko txapelketako bera.

01