2017 - 05 - 27

Futbola


Futbolean kategoriaren arabera bi jokamolde ezberdintzen ditugu. Benjamin neska-mutilek eta alebin neskek areto futbolean jokatzen dute, alebin mutilek futbol 7an jokatzen duten bitertean. Izen ematea ikastetxean egin behar da ikasturte hasieran eta derrigorrezkoa da saskibaloian ere parte hartzea. Areto futbol eta futbol 7an urtarriletik maiatzera bitartean jokatzen da.   Areto futbolean ikastetxean bertan jolasten da, alde batetik, astean zehar ordu beteko bi entrenamentu saio 17:00ak eta 19:00ak tartean eta bestalde, eskolarteko txapelketako partida bat larunbat goizean. Futbol 7ko partiduak berriz San Juanen eta Azpeitiako Garmendipe belar artifizialeko zelaian jokatzen dira larunbat goizez. Hauen entrenamenduak ikastetxea eta San Juanen artean banatuko dira. Txapelketa hau Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeak eta Azpeitiko Ikasberri, Iraurgi eta K. Etxegarai ikastetxeen artean jokatzen da. Beraz, partida hauek Azkoitian nahiz Azpeitian jolastu daitezke.

Aurrerago esan bezala astean zehar bi entrenamentu saio egiten dira ikastetxeko patioan. Entrenamentu saio hauek eta partiduak jokatzeko ezinbestekoak diren monitoreen laguntza jasotzen dugu. Azkoitia – Azpeitia kirol kontseilutik monitore hauentzat ikastaroak antolatzen saiatzen gara materiala banatu eta irakatsi beharreko gaitasunak adin bakoitzera moldatu ahal izateko.

dmfull (1)