2017 - 05 - 27

Mendizaletasuna,


Ikasturtean zehar hainbat eta hainbat mendi irteera egiten dugu Gipuzkoan zehar. 2011/2012 ikasturte honetan guztira 16 irteera egingo ditugu, hauetatik 9 ikastetxetik antolatuko ditugu eta beste 7ak Anaitasuna M.B. taldearekin.

Irteerak ikastetxearekin egiten direnean izen emateak idazkaritzan egiten dira eta ez dago deus ordaindu beharrik. Irteerak normalki ikastetxe aurretik egiten ditugu goizeko 08:30etan eta norbere kotxeetan joaten gara helburu dugun mendiaren magalera.

Anaitasuna M.B. taldearekin egiten ditugun irteeretan, berriz, izena idazkaritzan eman behar da baina partaideko 2 € ordaindu behar dira. Irteera liburutegi aurretik izaten da eta beti autobusez gerturatzen gara mendiaren ingurura.

Bestalde, ikasturtean zehar 8 irteera baino gehiago egiten dituzten ikasleek hurrengo finalistaren egunean diploma jasotzeko aukera dute. Eta, adibidez 2009. urtean 8 irteera baino gehiago egiten dituzten ikasleei Anaitasuna M.B.tik medaila bat banatzen zaie urtean zehar erakusten duten jarraipena saritzeko.

2011/2012 ikasturteko mendiko egutegia honako hau da:

1.- Irailak 25 – Murugain

2.- Urriak 23 – Finalistaren eguna (Andoain)

3.- Urriak 25 – ANAITASUNA M.B. – IZASPI

4.- Azaroak 13 – Urraki – ILLAUN

5.- Azaroak 20 – ANAITASUNA M.B. – GAZUME

6.- Abenduak 4 – Ertxina

7.- Abenduak 18 – ANAITASUNA M.B. – Eibar – URKO – Arrate

8.- Urtarrilak 15 – Ernio

9.- Urtarrilak 22 – ANAITASUNA M.B. – Irteera zehaztu gabe.

10.- Otsailak 12 – ANAITASUNA M.B. – Mendaro – ARNO – Mutriku

11.- Otsailak 26 – Landarraitz

12.- Martxoak 11 – ANAITASUNA M.B. – Ibilaldi Neurtua – Zarautz

13.- Apirilak 15 – ANAITASUNA M.B.

14.- Maiatzak 6 – KAKUTE

15.- Maiatzak 27 – XOXOTE

16.- Ekainak 17 – SAMIÑO