2017 - 09 - 22

Igeriketa


Igeriketan entrenamendu saioak egin eta txapelketetan parte hartzeko Zubiaurre igeri taldean izena eman beharra dago. Jakina denez, Zubiaurre igeri elkartea arduratzen da herriko igerilariez. Izen ematea, beraz, kiroldegian egin beharra dago nahiz eta eskola kiroleko programaren barnean sartu. Ondoren, ikasturtean zehar, txapelketa ezberdinetan parte hartzeko aukera dute igerilariek.

Bestalde, bai Azkoitia eta bai Azpeitian igeriketa txapelketa bana antolatzen da nahi duen edozein ikaslek parte hartu dezan. Bi txapelketa hauetarako izena ikastetxean eman behar izaten da eta guztiek har dezakete parte.

dmfull (28)