2019 - 11 - 15

ABENDUALDIA

ABENDUALDIA

Urtarrila 11, 2015 by olatz · Leave a Comment 

Abendualdian sartuta gaude eta ikastetxean aste hauek erabili ditugu gure ingurua aztertu eta landu ditugun behar eta arazoak gogoratzeko.
Honela, lehenengo astean, gure gurasoak eta familia otoitzean gogoratu ditugu. Bigarren astean, bakardadean eta gaixorik dauden pertsonak, behartsuak, langabetuak, etxerik ez dutenak. Hirugarren astean berriz, gutako bakoitza eta gure inguru hurbil eta urrunean dauden ume guztiengatik egin [...]

INJUSTIZIA SALATUZ

INJUSTIZIA SALATUZ

Abendua 9, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Begiratu irudia. Zer ulertzen duzu? Zer desberdintasun daude bi pertsona horien artean? Zergatik gertatzen da hori?
Galdera asko egin ditzakegu irudi horri begira. Eta erantzunak ere asko izan daitezke. Gure ikasleek gai hau landu dute eta berarekin lotuta misiolariak egiten duten lana eta solidaritatea.
Inoiz pentsatu al duzue, etxetik presaka irten beharko bazenute, zer bost gauza eramango [...]

TIRITEK EZ DUTE POBREZIA SENDATZEN

TIRITEK EZ DUTE POBREZIA SENDATZEN

Azaroa 26, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Maiz pobreziaren eta desberdintasunen ondorioak leuntzen saiatzen gara erantzuleak bilatu gabe. Ezin dugu pobreza deuseztatu honen sorburuak eta errudunak alde batera uzten baditugu. Pobrezia eta desberdintasunak sistema kapitalista eta patriarkalaren berezko ondorioak dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak. Zein da zein jakin nahi duzu?
Nazioarteko lankidetzan diharduten 84 erakundez osatutako Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein [...]

SOLIDARITATEA

SOLIDARITATEA

Azaroa 13, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Porrotx eta Mari Motots Etiopian izan dira azken bi asteotan, Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundeko hainbat lagunekin batera. Wukro inguruetan izan dira, Angel Olaran hernaniarrak sortutako umezurztegia barrutik ezagutzen. Bertan jaten ematen diete haurrei, eta lotarako lekua bideratzen diete, eta are garrantzitsuago dena, bizitzan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz, nekazal [...]

HAUR SOLDADUAK

HAUR SOLDADUAK

Azaroa 2, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Aste honetan zehar, “Amnistia internazional” erakundearen eskutik, munduko toki askotan ematen den arazo bat aztertu dugu; haur soldaduen egoera.
Nola bizi dira, zer eskubide dituzten eta zer eskubide kendu zaizkien, nola iritsi dira haur soldadu izatera… Honelako gaiak landu ditugu.
Txikienak beraien eguneroko bizitzako egoerak marraztu zituzten, gero bideo baten bidez haur soldaduen eguneroko bizitzako marrazkiekin alderatzeko.
Zaharrenak [...]

IKASTETXEKO MANTENTZE-LANAK

IKASTETXEKO MANTENTZE-LANAK

Urria 20, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Aurreko urtean egin genuen bezala, aurten ere IKASTETXEKO MANTENUA PROIEKTUA martxan jartzera goaz.
6.mailako ikasle batzuk, gelaz-gelaz, proiektuaren helburua ikastetxe garbi bat edukitzearena dela adierazi nahi izan die. Horretarako aurten 5.mailako ikasleak astean behin ikastetxea aztertuko dute, komunak, patioak … nola dauden ikusiz.
Aurtengoan gainera, birziklapena behar den bezala egin ahal izateko 5.mailako beste lau ikasle, egunero, [...]

HAUR SOLDADUAK

HAUR SOLDADUAK

Urria 16, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Mundu osoko herrialde asko daude gatazka armatuetan murgilduta gaur egun. Kontinente guztietan ehunka mila haur bizi dira indarkeriaz, basakeriaz eta hondamendiz inguratuta. Haietako asko, senideengandik urrun eta oinarrizko eskubiderik gabe, errekrutatu egiten dituzte, gobernuen ejertzitoetan nahiz matxinatuenetan parte har dezaten.
Amnesty Internationalen iritziz, ezinbestekoa da adingabe soldaduak erabiltzearen aurka borrokatzea; izan ere, borroka hori giza [...]

ZUREKIN

ZUREKIN

Urria 3, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Irailean zehar ikasturte honetako kanpainari (ZUREKIN BAT) ekin diogu tutoretza saioen eta ospakizunen bidez etapa guztietan.

Kaixo guztioi
Inoiz pentsatu al duzue zenbat gauza egiten ditugun ingurukoekin? Zerrenda bat egingo bagenu ziur orri osoa beteko genukeela.
Pirritx eta Porrotxek garbi daukate zer egin ZUREKIN edo elkarrekin. Beraiek “Alai elkarrekin” abestian diote zurekin dantzan egin, hegan egin , jolastu [...]

ON BOSKO, ZUREKIN BAT

ON BOSKO, ZUREKIN BAT

Iraila 24, 2014 by olatz · Leave a Comment 

Oso ikasturte garrantzitsua hasi dugu, 2015ean On Bosko jaio zela 200 urte beteko baitira.
Gu salestar ikastetxe batean gaude, hala ere, sarritan ez dakigu horrek zer esan nahi duen. On Boskok, bere obrez hitz egiten zuenean, beti erabiltzen zuen “etxe” hitza. Etxekotasunak MAITASUNA adierazten du, konfiantza, elkartasuna, apaltasuna, adiskidetasuna, ALAITASUNA…
Ikasturte honetako lema ZUREKIN! izango dugu. [...]

NI ZUREKIN ZU NIREKIN

NI ZUREKIN ZU NIREKIN

Iraila 18, 2014 by olatz · Leave a Comment 

ALAI ELKARREKIN
Abesti hau zurekin nahi nuke nik dantzatu, muxu muxu zure muxu gorriak laztandu, belarrira hitz goxoak xuxurlatu, bion taupadak elkartu.
Zurekin bai salto eginez parapentean, euripean besoak zabal gira-biran, mendi gailurrean iluntze oskarbian, izarrei izena jarriz banan banan.
Biok dantzan, biok hegan, elkarrekin, ni zurekin zu nirekin, biok alai laralalai, elkarrekin, ni zurekin zu [...]

« Previous PageNext Page »