
JABETU BIZIAZ
2016 Urria 20 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat
LHn , 2016-2017 ikasturteko pastoral kanpaina honako hau izango da , JABETU BIZIAZ!
Inguruan ditugun pertsona, animalia, ohituren edertasuna aurkitzen saioatuko gara. Gure inguruko edertasuna ikusteko inguruko pertsonen garrantziaz ohartaraziz.
Helmuga PERTSONA izanik. Bizitzako gauzarik garrantzitsuenak pertsonak dira eta eguneroko lanean gure kideek eman diezaguketen laguntzaz jabetuko gara.
ALDI BERRI HASTEN DA- EMPIEZA ALGO NUEVO
[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=r4L3yGCGLQk[/youtube]

BENINGO KALEKO UMEEN ALDEKO ZOZKETA
2016 Urria 19 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat
Berriro ere martxan da udazkenero Gazteak eta Garapena – Jovenes y Desarrollo taldeak antolatzen duen zozketa, Beningo kaleko umeen alde.
Sariaren irabazlea azaroaren 2ko ONCE zozketarekin suertatzen da. Irabazleak honako saria jasoko du: Errealeko Iñigo Martinez futbolariak sinaturiko elastikoa eta Laboral-Baskoniaren elastiko sinatua, Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien bi koadro zoragarri [...]

Kometekin lanean
2015 Azaroa 3 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat
Ikasturtea hasi dugu eta berarekin ohitura den bezala, lehenengo saioa burutu dugu.
Aurten kometa izango dugu ikurra. Kometak beri goranzko bidea egiten dute eta gu ere bide hori jarraitu nahi dugu, Jesus eta bere irakatsietatik gertuago egoteko.
Datorren urtean joko olinpikoetako urtea dugu eta beraien izpiritua jarraituz, gu ere gehiago, hobeago izaten saiatu nahi dugu. Horrela beraz, [...]

SOLIDARITATE ASTEA ETA ARGAZKI ERAKUSKETA
2015 Urria 7 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat
Larunbat honetan Floreagako Solidaritate Taldeko kide batzuk Garapenean Bidelagun aste solidarioak antolaturiko Azoka Solidarioan izan ginen. Azoka horretan Azkoitian lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeen postuak zeuden herritarrei bere proiektuak erakusten eta, batzuetan, produktuak saltzen ere.
Gure postuan Beningo Umeen aldeko zozketarako bileteak saldu eta Beningo umeek egindako llaberoak, koilareak, pultserak eta markapaginasak saldu genituen. Aldi [...]

USTE BAINO + ZARA
2015 Urria 2 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat
Ontzi arrakalatua
Indiako ur-eramaile batek ontzi handi bi zituen ura eramateko. Makila baten mutur banatan jartzen zituen, eta makila sorbalda gainean eramaten zuen.
Ontzietako bat perfektua zen eta ur guztia bide luzearen azkeneraino barruan gordetzen zuen.
Jakina, ontzia harro zegoen egiten zuenaz, ondotxo baitzekien egin behar zuena primeran egiten zuela.
Beste ontziak zenbait arrakala zituen eta etxera iristen zenerako [...]

ZER EGINGO ZENUKE?
2015 Iraila 24 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat
Duela aste batzuk lan txiki bat proposatu zitzaizuen, “zer egingo zenuke nirekin?” galderari erantzutea, hain zuzen. Zuen erantzunak iritsi zaizkigu eta jada patioan jarrita dituzue.
Erantzun asko jaso ditugu: batzuk umeekin denbora gehiago igarotzea, bidaiatzea… esaten zuten. Beste batzuk bidelagun izatea, heldu izaten irakastea, pertsona jator izaten laguntzea… zioten.
Erantzun asko, [...]

MARIA LAGUNTZAILEA
2015 Ekaina 11 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Aste honetan zehar, gure ikasleek, gizartean dauden famili motak aztertu ditugu. Baita ere landu dugu, zailtasun baten aurrean zein izango zen erabaki zuzena, pertsona bat aldatzea ala egoerara moldatzea.
Biak ongi aztertu ondoren, ondorio batera iritsi gara: edozein dela zailtasuna ez dala pertsona aldatu behar, egoera aldatu behar dela, pertsona hori gure gizartean bat gehiago dela [...]

ASTE SANTUA PRESTATZEN: AITORTZAK
2015 Martxoa 31 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Aurreko asteko astelehenean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.
Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera, oso gertu dugunez, bizitzan gaizki dabiltzan gauzez konturatzeko eta Jainkoaren barkamena jasotzeko aukera eman zaie ikasleei.
Pazkoan ospatzen dugu bereziki Jesusek bere bizitza eman zuela denon alde, gure alde. Mundu honetatik beharrean zegoenari on egiten [...]

HAUSTERRE EGUNA
2015 Martxoa 20 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Joan den asteazkenean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu dute egindako elizkizunean.
Aldare aurrean bide bat zegoen, Jesusen piztuerara eramaten zuena, gure kanpaina gogoratzeko asmoz (bidean, zurekin bat). Horrez gain, kartel batzuk jarrita zeuden: NI, BESTEAK eta JESUS-JAINKOA. Zertara gonbidatzen gintuzten? Garizuman zehar besteekiko harremanetan hobetzen ahalegintzera. Mezu honekin bat zetorren ikusitako bideoa.
Geroago, [...]

DON BOSCO ASTEA
2015 Otsaila 21 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Don Bosco astean zehar ekimen ugari antolatu ziren Floreaga Salestar Ikastetxean: jolasak, elizkizunak, hitzaldiak, hamaiketakoa, antzerkia, txapelketak…
Horiek guztiak bideo batean bildu ditugu, egunero Don Boscoren estiloa, alaitasunez beterikoa, gogoan izan dezagun.
Eskerrik asko dena gauzatzeko lagundu eta parte hartu duzuen guztioi.