2019 - 08 - 22

BOKAZIO ASTEA

BOKAZIO ASTEA

2015 Otsaila 14 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

HARRI BALIOTSUA
“….. harri arrunta urre-koloreko funda batez jantzita … lurrera erori ondoren, mila zati egin eta agerian utzi zuen barrukoa: kalitate handiko eta balio izugarrizko DIAMANTEA. Kontua da diamante eder hura ez zela inoiz argitara atera, beste batzuk imitatzen tematu zelako bere bizitza osoan …”
Bokazio astea ospatu dugu urtarrilean zehar. Harri baliotsuaren ipuinaz baliatuz erabiltzen [...]

EGIN KLIP SOLIDARIOA

EGIN KLIP SOLIDARIOA

2015 Otsaila 2 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Logroñoko “Los Boscos” salestar ikastetxean ¡C@ntamos Contig@!!! proiektua dute martxan.  Lan honen azken emaitza bideo klip baten grabaketa da, abesti bakar bat interpretatzen dute eskola desberdinetako ikasleak.
Orain dela gutxi kaleratu duten azken lanean, 5000 ume baino gehiagok, 34 heziketa zentrok eta 37 nazionalitate baino gehiagok egindako lankidetzaren emaitza izan da.
ESKERRIK ASKO

“ORAIN, INOIZ BAINO GEHIAGO” bideokliparen abestia, konpositore [...]

HARRI BALIOTSUA

HARRI BALIOTSUA

2015 Urtarrila 21 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Urtarrileko azken astean BOKAZIO ASTEA ospatzen dugu. Horregatik gure ikastetxera gonbidatzen dugu hainbat pertsona bere testigantza eman dezaten. Aurten izango dira gurean Arkaitz Astiazarain, Jose Cruz Gurrutxaga, Eñaut Elorrieta, Mikel Markez… Bizitzaren zentzuaren inguruan gogoeta bat planteatu nahi da; pertsonalki nola bideratu nahi dugun gure bizitza.
Aste honetako egunonetan ON BOSKO GAZTEAREN zenbait ezaugarri ezagutzeko [...]

“DON BOSCO 200″ MOSAIKOA OSATU DUGU

“DON BOSCO 200″ MOSAIKOA OSATU DUGU

2015 Urtarrila 19 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Don Boscoren jaiotzaren 2.mendeurrenaren ospakizunei hasiera eman zitzaion abuztuaren 16an I Becchin. Azkoitian ere ospakizunen hasiera izan genuen urriaren 16an. Egun hartatik kartel oroigarri handi bat eskegita dago gure fatxadan.
Oraingo honetan DBHko ikasleen laguntzaz “DON BOSCO 200″ mosaikoa osatu dugu; FLOREAGAKO HEZKUNTZ KOMUNITATEA osatzen duten kideen argazkiekin.

ABENDUALDIA

ABENDUALDIA

2015 Urtarrila 11 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Abendualdian sartuta gaude eta ikastetxean aste hauek erabili ditugu gure ingurua aztertu eta landu ditugun behar eta arazoak gogoratzeko.
Honela, lehenengo astean, gure gurasoak eta familia otoitzean gogoratu ditugu. Bigarren astean, bakardadean eta gaixorik dauden pertsonak, behartsuak, langabetuak, etxerik ez dutenak. Hirugarren astean berriz, gutako bakoitza eta gure inguru hurbil eta urrunean dauden ume guztiengatik egin [...]

AITORTZAK

AITORTZAK

2014 Abendua 22 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den astean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.

Eguberriak hurbiltzen ari direnez, ikasleei otoitz une berezia eskaini genien. Ospakizun horretan Jainkoaren barkamena jaso zuten eta egindako otoitzak eta isiltasunak lagundu zieten barnetik azterketa sakona egiteko.
Horrez gain, ikusitako bideoak gogora ekarri digu Jainkoa gurekin dugula, gure artean, beti [...]

MARIA SORTZEZ GARBIA

MARIA SORTZEZ GARBIA

2014 Abendua 22 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den ostiralean, LHko ikasle eta irakasleok Mariaren Sortze Garbiaren festa ospatu genuen.

Abendualdian sartuta gaude eta geletan Gabonak prestatzen hasi gara. Elizkizunean adierazi zen Jainkoak Maria bere seme Jesusen ama izan zedin aukeratu zuela, eta Mariak baietz esan ziola. Bera emakume apala izan zen, ez zuen jendearen atentzioa bilatzen.Aama ona izan [...]

INJUSTIZIA SALATUZ

INJUSTIZIA SALATUZ

2014 Abendua 9 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Begiratu irudia. Zer ulertzen duzu? Zer desberdintasun daude bi pertsona horien artean? Zergatik gertatzen da hori?
Galdera asko egin ditzakegu irudi horri begira. Eta erantzunak ere asko izan daitezke. Gure ikasleek gai hau landu dute eta berarekin lotuta misiolariak egiten duten lana eta solidaritatea.
Inoiz pentsatu al duzue, etxetik presaka irten beharko bazenute, zer bost gauza eramango [...]

BENIN GOGOAN

BENIN GOGOAN

2014 Abendua 1 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den ostegunean Jexuxek, ikastetxeko irakaslea, hitzaldi bat eman zien LHko ikasleei Beningo kaleko umeei buruz.
Udan, Juan Inazio eta Jexux bi aste pasatu zituen Beninen, hemendik babesten ditugun salestar proiektuak gertutik ezagutzen. Han bizi izandakoa kontatu digu argazki batzuen bidez.
Hasieran, Benin Afrikan kokatu zuen eta herrialdea aurkeztu zigun. Bere [...]

TIRITEK EZ DUTE POBREZIA SENDATZEN

TIRITEK EZ DUTE POBREZIA SENDATZEN

2014 Azaroa 26 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Maiz pobreziaren eta desberdintasunen ondorioak leuntzen saiatzen gara erantzuleak bilatu gabe. Ezin dugu pobreza deuseztatu honen sorburuak eta errudunak alde batera uzten baditugu. Pobrezia eta desberdintasunak sistema kapitalista eta patriarkalaren berezko ondorioak dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak. Zein da zein jakin nahi duzu?
Nazioarteko lankidetzan diharduten 84 erakundez osatutako Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein [...]

« Aurreko orriaHurrengo orria »