2017 - 07 - 23

ZER EGINGO ZENUKE?

ZER EGINGO ZENUKE?

2015 Iraila 24 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Duela aste batzuk lan txiki bat proposatu zitzaizuen, “zer egingo zenuke nirekin?” galderari erantzutea, hain zuzen. Zuen erantzunak iritsi zaizkigu eta jada patioan jarrita dituzue.
Erantzun asko jaso ditugu: batzuk umeekin denbora gehiago igarotzea, bidaiatzea… esaten zuten. Beste batzuk bidelagun izatea, heldu izaten irakastea, pertsona jator izaten laguntzea… zioten.
Erantzun asko, [...]

MARIA LAGUNTZAILEA

MARIA LAGUNTZAILEA

2015 Ekaina 11 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Aste honetan zehar, gure ikasleek, gizartean dauden famili motak aztertu ditugu. Baita ere landu dugu, zailtasun baten aurrean zein izango zen erabaki zuzena, pertsona bat aldatzea ala egoerara moldatzea.
Biak ongi aztertu ondoren, ondorio batera iritsi gara: edozein dela zailtasuna ez dala pertsona aldatu behar, egoera aldatu behar dela, pertsona hori gure gizartean bat gehiago dela [...]

ABENDUALDIA

ABENDUALDIA

2015 Urtarrila 11 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Abendualdian sartuta gaude eta ikastetxean aste hauek erabili ditugu gure ingurua aztertu eta landu ditugun behar eta arazoak gogoratzeko.
Honela, lehenengo astean, gure gurasoak eta familia otoitzean gogoratu ditugu. Bigarren astean, bakardadean eta gaixorik dauden pertsonak, behartsuak, langabetuak, etxerik ez dutenak. Hirugarren astean berriz, gutako bakoitza eta gure inguru hurbil eta urrunean dauden ume guztiengatik egin [...]

INJUSTIZIA SALATUZ

INJUSTIZIA SALATUZ

2014 Abendua 9 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Begiratu irudia. Zer ulertzen duzu? Zer desberdintasun daude bi pertsona horien artean? Zergatik gertatzen da hori?
Galdera asko egin ditzakegu irudi horri begira. Eta erantzunak ere asko izan daitezke. Gure ikasleek gai hau landu dute eta berarekin lotuta misiolariak egiten duten lana eta solidaritatea.
Inoiz pentsatu al duzue, etxetik presaka irten beharko bazenute, zer bost gauza eramango [...]

SOLIDARITATEA

SOLIDARITATEA

2014 Azaroa 13 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Porrotx eta Mari Motots Etiopian izan dira azken bi asteotan, Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundeko hainbat lagunekin batera. Wukro inguruetan izan dira, Angel Olaran hernaniarrak sortutako umezurztegia barrutik ezagutzen. Bertan jaten ematen diete haurrei, eta lotarako lekua bideratzen diete, eta are garrantzitsuago dena, bizitzan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz, nekazal [...]

HAUR SOLDADUAK

HAUR SOLDADUAK

2014 Azaroa 2 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Aste honetan zehar, “Amnistia internazional” erakundearen eskutik, munduko toki askotan ematen den arazo bat aztertu dugu; haur soldaduen egoera.
Nola bizi dira, zer eskubide dituzten eta zer eskubide kendu zaizkien, nola iritsi dira haur soldadu izatera… Honelako gaiak landu ditugu.
Txikienak beraien eguneroko bizitzako egoerak marraztu zituzten, gero bideo baten bidez haur soldaduen eguneroko bizitzako marrazkiekin alderatzeko.
Zaharrenak [...]

HAUR SOLDADUAK

HAUR SOLDADUAK

2014 Urria 16 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Mundu osoko herrialde asko daude gatazka armatuetan murgilduta gaur egun. Kontinente guztietan ehunka mila haur bizi dira indarkeriaz, basakeriaz eta hondamendiz inguratuta. Haietako asko, senideengandik urrun eta oinarrizko eskubiderik gabe, errekrutatu egiten dituzte, gobernuen ejertzitoetan nahiz matxinatuenetan parte har dezaten.
Amnesty Internationalen iritziz, ezinbestekoa da adingabe soldaduak erabiltzearen aurka borrokatzea; izan ere, borroka hori giza [...]

ZUREKIN

ZUREKIN

2014 Urria 3 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Irailean zehar ikasturte honetako kanpainari (ZUREKIN BAT) ekin diogu tutoretza saioen eta ospakizunen bidez etapa guztietan.

Kaixo guztioi
Inoiz pentsatu al duzue zenbat gauza egiten ditugun ingurukoekin? Zerrenda bat egingo bagenu ziur orri osoa beteko genukeela.
Pirritx eta Porrotxek garbi daukate zer egin ZUREKIN edo elkarrekin. Beraiek “Alai elkarrekin” abestian diote zurekin dantzan egin, hegan egin , jolastu [...]

SOLIDARITATEA LANTZEN

SOLIDARITATEA LANTZEN

2010 Abendua 12 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Azaro eta abenduan zehar ikastetxeko etapa guztietan solidaritatea lantzen aritu gara.
Janari Bilketa kanpainarekin aurkeztu zenean, Pastoral Taldeak proposatu zituen helburuak honako hauek izan ziren:
-          Beninen aldeko Janari Bilketaren kanpaina sustatu ikasleen artean, ekintza horretan parte hartzera animatuz
-          Beste herrialdeetako ume eta gazteen bizitzak ezagutu, horri buruzko hausnarketa eginez
-          Gure herrian eta beste herrialdeetan beharrean daudenen [...]

SOLIDARITATE KANPAINA: ZER EGIN?

SOLIDARITATE KANPAINA: ZER EGIN?

2010 Azaroa 16 Idazlea: inaki · Iruzkin bat 

Ume eta gazte horien bizitzak ikusi ondoren, ezin dugu besoak uztarturik gelditu. Atal honetako helburua da ZUK eta ZURE TALDEAK pentsatzea egoera horiek aldatzeko edo hobetzeko zer egin dezakezuen.
Hausnarketa hori egin baino lehenago, beste ikastetxeetako ikasleak beharrean daudenen alde egiten ari diren ekintzak eta bultzatzen ari diren proiektuen berri emango da bideo hauen bidez.
Geroago, zure [...]

Hurrengo orria »