2019 - 08 - 21

SOLIDARITATE KANPAINA

SOLIDARITATE KANPAINA

2010 Azaroa 16 Idazlea: inaki · 26 iruzkin 

Errealitatea aldatzen laguntzeko, lehenik eta behin ikusi egin behar da.
Horretarako, Zabalketa elkarteak prestatutako baliabideak erabiliko ditugu gure lehenengo helburua gauzatzeko asmoz, hau da, beste herrialdeetako ume eta gazteen bizitzak ezagutzea.
ZABALKETA Gobernuz Kanpoko Erakundea 1990ean sortu zen. Tokian bertan Sentsibilizazio eta Hezkuntza zereginetan jarduten du, eta nazioartean Garapenerako Lankidetzako proiektuetan. Egoitza nagusia Getxon (Bizkaia) du. Zabalketa [...]

ZORIONTASUNEKO BIDEA: AHOLKUAK

ZORIONTASUNEKO BIDEA: AHOLKUAK

2010 Maiatza 19 Idazlea: inaki · 16 iruzkin 

Hemen dauzkazue zoriontasuna lortzeko aholkuak. Bideoak ikusi eta gero, beheko aldean zure komentarioa idatzi, galdera honi erantzuna emanez:
Gelan landu duzuna eta bideotatik ateratako ideiak aintzat hartuta…zer da, zure iritziz, zoriontasuna?
 
 

 

 

ZORIONTASUNEKO BIDEA: IRAGARKIAK

ZORIONTASUNEKO BIDEA: IRAGARKIAK

2010 Maiatza 19 Idazlea: inaki · 22 iruzkin 

Ikasturtea bukatzeko geratzen zaizkigun asteetan gai honi, zoriontasunari, eutsi egingo diogu. Horretarako tutoretza saio batean gai hau lantzeko aukera izango duzue.
Proposatuko zaizkizuen ekintzen bidez saiatu zarete honako helburuak lantzen:
- Gizarteak aurkezten dituen zoriontasun-ereduei buruz hausnartu.
- Zoriontasuna lortzeko bidea bilatu.
- Mariaren eredua aztertu.
Segidan eskura dauzkazuen iragarkietan gizarteak erakusten digun zoriontasuneko bidea azter dezakezue.
Behin bideoak ikusiz gero, komentario [...]

DBHKO TUTORETZA SAIOA

DBHKO TUTORETZA SAIOA

2009 Azaroa 30 Idazlea: inaki · 40 iruzkin 

Orain dela 150 urte On Boskok Salestar Kongregazioa fundatu zuen. Honako bideoak gogora ekarriko dizkizue hasiera eta lehenengo jarraitzaileak, salestarrak izango zirenak.
ON BOSKOREN JARRAITZAILEAK
 
 
Hemendik aurrera talde bakoitzak bideoak ikusi eta komentatzeaz arduratuko da. Komentarioak egiteko segidan azaltzen diren oharrak kontuan hartu behar dituzue:
- Izenburuan bideoaren titulua jarri.
- Honako galderei erantzunak eman: zer azaltzen da? Zer egiten [...]

DBH 4: IREKI BEGIAK, ELKARTU ETA EKIN!

DBH 4: IREKI BEGIAK, ELKARTU ETA EKIN!

2009 Azaroa 30 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Azkeneko hiru asteetan DBH 4. mailakoak “Ireki Begiak, elkartu eta ekin!” programa lantzen aritu dira.
 Pastoral eta orientazio departamentuek antolatu dute kanpaina hau, hiru tutoretza saioen bidez gauzatu dena.
 Ireki Begiak, elkartu eta ekin! programa Gizaldek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak, Euskadiko Kutxak eta Hezkide Eskolak bultzatutako Gipuzkoako Boluntariotza Agentziak) diseinatutako eta gauzatutako ekimena da, Eusko [...]

« Aurreko orria