
MARIA LAGUNTZAILEA
2015 Ekaina 11 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Aste honetan zehar, gure ikasleek, gizartean dauden famili motak aztertu ditugu. Baita ere landu dugu, zailtasun baten aurrean zein izango zen erabaki zuzena, pertsona bat aldatzea ala egoerara moldatzea.
Biak ongi aztertu ondoren, ondorio batera iritsi gara: edozein dela zailtasuna ez dala pertsona aldatu behar, egoera aldatu behar dela, pertsona hori gure gizartean bat gehiago dela [...]

ASTE SANTUA PRESTATZEN: AITORTZAK
2015 Martxoa 31 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Aurreko asteko astelehenean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.
Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera, oso gertu dugunez, bizitzan gaizki dabiltzan gauzez konturatzeko eta Jainkoaren barkamena jasotzeko aukera eman zaie ikasleei.
Pazkoan ospatzen dugu bereziki Jesusek bere bizitza eman zuela denon alde, gure alde. Mundu honetatik beharrean zegoenari on egiten [...]

HAUSTERRE EGUNA
2015 Martxoa 20 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Joan den asteazkenean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu dute egindako elizkizunean.
Aldare aurrean bide bat zegoen, Jesusen piztuerara eramaten zuena, gure kanpaina gogoratzeko asmoz (bidean, zurekin bat). Horrez gain, kartel batzuk jarrita zeuden: NI, BESTEAK eta JESUS-JAINKOA. Zertara gonbidatzen gintuzten? Garizuman zehar besteekiko harremanetan hobetzen ahalegintzera. Mezu honekin bat zetorren ikusitako bideoa.
Geroago, [...]

BENIN GOGOAN
2014 Abendua 1 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Joan den ostegunean Jexuxek, ikastetxeko irakaslea, hitzaldi bat eman zien LHko ikasleei Beningo kaleko umeei buruz.
Udan, Juan Inazio eta Jexux bi aste pasatu zituen Beninen, hemendik babesten ditugun salestar proiektuak gertutik ezagutzen. Han bizi izandakoa kontatu digu argazki batzuen bidez.
Hasieran, Benin Afrikan kokatu zuen eta herrialdea aurkeztu zigun. Bere [...]

TAPOI ETA TXANPON SOLIDARIOAK
2014 Azaroa 16 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Aurreko ikasturtean DBHko Solidaritate Taldeak martxan jarri zituen bi ekimenei jarraipena eman nahi die.
TAPOI SOLIDARIOAK
Ikastetxeko toki berezi batzuetan (sarreran, pasilloetan) ontziak jarrita daude edozeinek plastikozko tapoiak ekartzeko aukera izan dezan. Bilketa honekin dirua lortzen ari gara giharren distrofia gaixotasuna daukan Santosi laguntzeko. Bere familiaren helburua da Santosek tratamendu berezi bat [...]

POZA BERPIZTU-XIMIRIMANA
2014 Urria 24 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Igande honetan Domund eguna dela eta aukera paregabea izan dugu misiolari baten testigantza eskolan hartzeko. “Poza berpiztu” lelopean etorri zaigu gaurkoan Maite Oiartzun misiolari nafarra gure ikastetxera.
Baina, nor da Maite Oiartzun?
Maite Oiartzun Baraibar 1960.urtean jaio zen Alkotzen. Magisteritza ikasi zuen eta irakasle bezala lan egin zuen 15 urtez Nafarroan.
Duela [...]

JESUS, ZUREKIN BAT!
2014 Urria 15 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Irailean zehar ikasturte honetako kanpainari (ZUREKIN BAT!) ekin diogu ospakizun eta tutoretza saioen bidez.
HHkoek elizkizunerako otoitz eta abesti bat prestatu zuten. Gainera, bideo batean bi animalia ikusi genituen, elkarri laguntzen. Eta geure bizitzetan horrela jokatzera gonbidatu gintuzten.
LH eta DBHko ospakizunetan ikasleek ikasturte osorako hartutako erronka eta konpromisoak Jainkoari eskaini zizkioten. [...]

IKASTETXEA EZAGUTZEN
2014 Iraila 29 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
LH1eko ikasleek etapa berri baten hasieran, eraikuntza berri batetara pasa dira. Aldaketa hau errazagoa izan dadin eta eraikuntza azkarrago ezaugutzeko asmotan, LH5.mailakoek Ikastetxearen txoko berriak erakutsi nahi izan diete.
Talde ezberdinetan banatuz eta gela bakoitzak, irakasle gela, zuzendari pedagogoaren bulegoa, idazkaritza, beste ikasleen gelak, patioa, kumunak… non dauden adierazi [...]

ASTE SANTUA PRESTATZEN
2012 Martxoa 30 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Aste Santutako oporen atarian gaude, Jesusen heriotza eta piztuera oroitzeko garaia. Hauxe izan da hilabete honetan landu duguna tutoretzan.
Garizumaren hasiera noiz izan zen, erramu igandea noiz izan den eta datozen egunetan 8izango ditugun ospakizunak eta berauen sinboloen esanahia landu ditugu. Hau dena zuhaitz batekin irudikatu dugu.
Ikasleak gustura aritu dira eta honen lekuko duzue 5. Mailakoen [...]

AITORTZA KOMUNITARIOAK
2012 Martxoa 27 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat
Joan den astean zehar DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu dute aitortzetan.
Oso gertu dugu jadanik Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera. Garai honetan ospatzen dugu bereziki Jesusek bere bizitza eman zuela denon alde, gure alde. Hori dela eta, otoitz une berezia eskaini genien gure ikasleei, beraien bizitzei begiratuz gero, bihotza aldatzeko konpromisoa har zezaten.
La pasada semana [...]