2017 - 07 - 23

ASTE SANTUA PRESTATZEN: AITORTZAK

ASTE SANTUA PRESTATZEN: AITORTZAK

2015 Martxoa 31 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Aurreko asteko astelehenean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.

Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera, oso gertu dugunez, bizitzan gaizki dabiltzan gauzez konturatzeko eta Jainkoaren barkamena jasotzeko aukera eman zaie ikasleei.
Pazkoan ospatzen dugu bereziki Jesusek bere bizitza eman zuela denon alde, gure alde. Mundu honetatik beharrean zegoenari on egiten [...]

HAUSTERRE EGUNA

HAUSTERRE EGUNA

2015 Martxoa 20 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den asteazkenean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu dute egindako elizkizunean.
Aldare aurrean bide bat zegoen, Jesusen piztuerara eramaten zuena, gure kanpaina gogoratzeko asmoz (bidean, zurekin bat). Horrez gain, kartel batzuk jarrita zeuden: NI, BESTEAK eta JESUS-JAINKOA. Zertara gonbidatzen gintuzten? Garizuman zehar besteekiko harremanetan hobetzen ahalegintzera. Mezu honekin bat zetorren ikusitako bideoa.
Geroago, [...]

BENIN GOGOAN

BENIN GOGOAN

2014 Abendua 1 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den ostegunean Jexuxek, ikastetxeko irakaslea, hitzaldi bat eman zien LHko ikasleei Beningo kaleko umeei buruz.
Udan, Juan Inazio eta Jexux bi aste pasatu zituen Beninen, hemendik babesten ditugun salestar proiektuak gertutik ezagutzen. Han bizi izandakoa kontatu digu argazki batzuen bidez.
Hasieran, Benin Afrikan kokatu zuen eta herrialdea aurkeztu zigun. Bere [...]

TAPOI ETA TXANPON SOLIDARIOAK

TAPOI ETA TXANPON SOLIDARIOAK

2014 Azaroa 16 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Aurreko ikasturtean DBHko Solidaritate Taldeak martxan jarri zituen bi ekimenei jarraipena eman nahi die.
TAPOI SOLIDARIOAK
Ikastetxeko toki berezi batzuetan (sarreran, pasilloetan) ontziak jarrita daude edozeinek plastikozko tapoiak ekartzeko aukera izan dezan. Bilketa honekin dirua lortzen ari gara giharren distrofia gaixotasuna daukan Santosi laguntzeko. Bere familiaren helburua da Santosek tratamendu berezi bat [...]

JESUS, ZUREKIN BAT!

JESUS, ZUREKIN BAT!

2014 Urria 15 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Irailean zehar ikasturte honetako kanpainari (ZUREKIN BAT!) ekin diogu ospakizun eta tutoretza saioen bidez.

HHkoek elizkizunerako otoitz eta abesti bat prestatu zuten. Gainera, bideo batean bi animalia ikusi genituen, elkarri laguntzen. Eta geure bizitzetan horrela jokatzera gonbidatu gintuzten.
LH eta DBHko ospakizunetan ikasleek ikasturte osorako hartutako erronka eta konpromisoak Jainkoari eskaini zizkioten. [...]

AITORTZA KOMUNITARIOAK

AITORTZA KOMUNITARIOAK

2012 Martxoa 27 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den astean zehar DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu dute aitortzetan.
Oso gertu dugu jadanik Pazkoa, Jesusen heriotza eta piztuera. Garai honetan ospatzen dugu bereziki Jesusek bere bizitza eman zuela denon alde, gure alde. Hori dela eta, otoitz une berezia eskaini genien gure ikasleei, beraien bizitzei begiratuz gero, bihotza aldatzeko konpromisoa har zezaten.
La pasada semana [...]

HAUSTERRE EGUNA

HAUSTERRE EGUNA

2012 Otsaila 22 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Gaur goizean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu dute egindako elizkizunean.
Hasieran, irakurritako ebanjelio-pasartean Jesusek gogorarazi digu zoriontasuna lortzeko bakegileak, bihotz onekoak, errukitsuak… izan behar garela. Horrekin bat etorri da ikusitako bideoa.
Geroago, Jainkoari barkamena eskatu eta hausnarketa pertsonala egin ondoren, apaizek ikasleen buruetan hautsa jarri dute. Sinbolo horrek jakinarazten digu bihotz-berritu behar dugula, [...]

AITORTZAK

AITORTZAK

2011 Abendua 18 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den astean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.
Eguberriak hurbiltzen ari direnez, ikasleei otoitz une berezia eskaini genien. Ospakizun horretan Jainkoaren barkamena jaso zuten eta egindako otoitzak eta isiltasunak lagundu zieten barnetik azterketa sakona egiteko.
Ikasleek bere bizitzetan ondo ez dabilena aldatzeko konpromisoa idatzi zuten paperezko bihotzetan eta Jesusi eskaini zioten sehaskan jarriz. [...]

PASTORAL KANPAINAK

PASTORAL KANPAINAK

2011 Iraila 13 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Ikasturte honetako kanpainak martxan daude eta ekintza askoren bidez gauzatuko dira, ikasle guztien partaidetzaz.
Pastoral Taldea arduratuko da ekintza guztiak animatu eta koordinatzeaz. Gure ikastetxean inporta zaigu ikasleak benetako pertsonak izatea, alaiak, zintzoak, Jainkoarekin fidatzen direnak, eskuzabalak… Eta helburu honi ekiten dio pastoralak.
LHko kanpainaren leloa honako hau izango da: “Alaitasun bilatzaileak“, eta helburu batzuk landuko dira ikasleekin:
 
1. Jesus [...]

HAUSTERRE EGUNA

HAUSTERRE EGUNA

2011 Martxoa 13 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

 HAUSTERRE EGUNAREN OSPAKIZUNA
Gaur goizean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu dute egindako elizkizunean.
 
Hasieran, ebanjelio-pasarte bat entzun dute, Zakeorena. Jesusek gogorarazi digu zer egin behar dugun zoriontsuak izateko: hurkoak maitatzea geure burua maite dugun bezala eta daukagun guztia beharrean daudenei banatzea. Horrekin bat etorri da ikusitako bideoa.
Geroago, Jainkoari barkamena eskatu eta hausnarketa pertsonala [...]

Hurrengo orria »