2019 - 10 - 14

EGUBERRIAK PRESTATZEN

EGUBERRIAK PRESTATZEN

2010 Abendua 22 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den astean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.
Eguberriak hurbiltzen ari direnez, ikasleei otoitz une berezia eskaini genien. Ospakizun horretan Jainkoaren barkamena jaso zuten eta egindako otoitzak eta isiltasunak lagundu zieten barnetik azterketa sakona egiteko.
Ikasle bakoitzak bere bizitzan ondo ez dabilena aldatzeko konpromisoa hartu zuen izena orri batean idatziz. Horrela Jesusi eta [...]

SOLIDARITATEA LANTZEN

SOLIDARITATEA LANTZEN

2010 Abendua 12 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Azaro eta abenduan zehar ikastetxeko etapa guztietan solidaritatea lantzen aritu gara.
Janari Bilketa kanpainarekin aurkeztu zenean, Pastoral Taldeak proposatu zituen helburuak honako hauek izan ziren:
-          Beninen aldeko Janari Bilketaren kanpaina sustatu ikasleen artean, ekintza horretan parte hartzera animatuz
-          Beste herrialdeetako ume eta gazteen bizitzak ezagutu, horri buruzko hausnarketa eginez
-          Gure herrian eta beste herrialdeetan beharrean daudenen [...]

SOLIDARITATE KANPAINA: ZER EGIN?

SOLIDARITATE KANPAINA: ZER EGIN?

2010 Azaroa 16 Idazlea: inaki · Iruzkin bat 

Ume eta gazte horien bizitzak ikusi ondoren, ezin dugu besoak uztarturik gelditu. Atal honetako helburua da ZUK eta ZURE TALDEAK pentsatzea egoera horiek aldatzeko edo hobetzeko zer egin dezakezuen.
Hausnarketa hori egin baino lehenago, beste ikastetxeetako ikasleak beharrean daudenen alde egiten ari diren ekintzak eta bultzatzen ari diren proiektuen berri emango da bideo hauen bidez.
Geroago, zure [...]

SOLIDARITATE KANPAINA

SOLIDARITATE KANPAINA

2010 Azaroa 16 Idazlea: inaki · 26 iruzkin 

Errealitatea aldatzen laguntzeko, lehenik eta behin ikusi egin behar da.
Horretarako, Zabalketa elkarteak prestatutako baliabideak erabiliko ditugu gure lehenengo helburua gauzatzeko asmoz, hau da, beste herrialdeetako ume eta gazteen bizitzak ezagutzea.
ZABALKETA Gobernuz Kanpoko Erakundea 1990ean sortu zen. Tokian bertan Sentsibilizazio eta Hezkuntza zereginetan jarduten du, eta nazioartean Garapenerako Lankidetzako proiektuetan. Egoitza nagusia Getxon (Bizkaia) du. Zabalketa [...]

ZORIONTASUNEKO BIDEA: AHOLKUAK

ZORIONTASUNEKO BIDEA: AHOLKUAK

2010 Maiatza 19 Idazlea: inaki · 16 iruzkin 

Hemen dauzkazue zoriontasuna lortzeko aholkuak. Bideoak ikusi eta gero, beheko aldean zure komentarioa idatzi, galdera honi erantzuna emanez:
Gelan landu duzuna eta bideotatik ateratako ideiak aintzat hartuta…zer da, zure iritziz, zoriontasuna?
 
 

 

 

ZORIONTASUNEKO BIDEA: IRAGARKIAK

ZORIONTASUNEKO BIDEA: IRAGARKIAK

2010 Maiatza 19 Idazlea: inaki · 22 iruzkin 

Ikasturtea bukatzeko geratzen zaizkigun asteetan gai honi, zoriontasunari, eutsi egingo diogu. Horretarako tutoretza saio batean gai hau lantzeko aukera izango duzue.
Proposatuko zaizkizuen ekintzen bidez saiatu zarete honako helburuak lantzen:
- Gizarteak aurkezten dituen zoriontasun-ereduei buruz hausnartu.
- Zoriontasuna lortzeko bidea bilatu.
- Mariaren eredua aztertu.
Segidan eskura dauzkazuen iragarkietan gizarteak erakusten digun zoriontasuneko bidea azter dezakezue.
Behin bideoak ikusiz gero, komentario [...]

HAITIREN ALDE

HAITIREN ALDE

2010 Maiatza 4 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Azkoitiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena GGKE taldeak eta Alai Batzak, AZKO.ITIAH Haitiren aldeko egitarauaren barruan, bi ekintza antolatu dituzte:  SOLIDARITATE PINTXOA eta  UMEENTZAT JOLASAK, TAILERRAK ETA SOLIDARITATE DENDA.
Maiatzaren 8an, larunbatean, goiz eta arratsaldean, txosna edo postu bat jarriko dugu herriko plazan. Jolas eta tailerrak arratsaldean izango dira. Umeen jolasetan puntuak irabaziko dira, [...]

HAUSTERRE EGUNAREN OSPAKIZUNA

HAUSTERRE EGUNAREN OSPAKIZUNA

2010 Otsaila 17 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Gaur goizean, hausterre eguna izanda, LH eta DBHko ikasleek parte hartu dute egindako elizkizunean.
Hasieran, ebanjelio-pasarte bat entzun dute, gazte aberatsarena. Jesusek gogorarazi digu zer egin behar dugun zoriontsuak izateko: hurkoak maitatzea geure burua maite dugun bezala eta daukagun guztia beharrean daudenei banatzea. Horrekin bat etorri da ikusitako bideoa.
Geroago, Jainkoari barkamena eskatu eta hausnarketa pertsonala egin [...]

BOKAZIO KANPAINA LANTZEN

BOKAZIO KANPAINA LANTZEN

2010 Otsaila 3 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Urtarrilean zehar bokazio kanpaina ekin diogu ekintza desberdinak gauzatuz.
Aurreko astean LHko ikasleei On Bosco eta Jesusen eredua aurkeztu zitzaien eta haiek bezalakoak izan nahi dutela adierazteko guztien izenak idatzi egin zituzten bihotz handi batean. Besteen aldeko ekintzak eginez alai eta zoriontsu bizi daitekeela tutoreek ulertarazi zien.
Eta aste honetan zehar, DBHko ikasleak kanpainako kartela eta On [...]

BOKAZIO KANPAINA

BOKAZIO KANPAINA

2010 Urtarrila 9 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Bokazio Kanpaina: Zabaldu begiak, ikusten al duzu?
Urtarrilean gaude eta honek ekartzen digu gogora On Boskoren festa hogeita hamaikan ospatuko dugula. Eta honekin batera, bokazio kanpainari ere ekingo diogu.
Aurtengo kartelean begi bat azaltzen zaigu eta ondoan leloa: ireki begiak, ikusten al duzu? Honek gogorarazten digu begiak ireki behar direla, gure aldamenean eta beste herrialdeetan jendea nola dagoen [...]

« Aurreko orriaHurrengo orria »