2019 - 08 - 21

AITORTZAK

AITORTZAK

2011 Abendua 18 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den astean DBH eta LHko ikasle gehienek parte hartu zuten aitortzetan.
Eguberriak hurbiltzen ari direnez, ikasleei otoitz une berezia eskaini genien. Ospakizun horretan Jainkoaren barkamena jaso zuten eta egindako otoitzak eta isiltasunak lagundu zieten barnetik azterketa sakona egiteko.
Ikasleek bere bizitzetan ondo ez dabilena aldatzeko konpromisoa idatzi zuten paperezko bihotzetan eta Jesusi eskaini zioten sehaskan jarriz. [...]

MARIA SORTZEZ GARBIA

MARIA SORTZEZ GARBIA

2011 Abendua 8 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Joan den asteazkenean, LHko ikasle eta irakasleek Mariaren Sortze Garbiaren festa ospatu genuen.

Egun horretako ospakizunean gogoratu genuen Maria eskuzabala eta alaia izan zela. Gure ikasturteko kanpainaren goiburuak dioen bezala, benetako alaitasun bilatzailea izan zen Maria.
Horrekin batera, Beningo kaleko umeak ere ekarri genituen gogora, eta beraien alde eskatu genuen, gure laguntzari esker beraien bizitzak hobe daitezen.
Mariak [...]