2019 - 12 - 6

TIRITEK EZ DUTE POBREZIA SENDATZEN

TIRITEK EZ DUTE POBREZIA SENDATZEN

2014 Azaroa 26 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Maiz pobreziaren eta desberdintasunen ondorioak leuntzen saiatzen gara erantzuleak bilatu gabe. Ezin dugu pobreza deuseztatu honen sorburuak eta errudunak alde batera uzten baditugu. Pobrezia eta desberdintasunak sistema kapitalista eta patriarkalaren berezko ondorioak dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak. Zein da zein jakin nahi duzu?
Nazioarteko lankidetzan diharduten 84 erakundez osatutako Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein [...]

TAPOI ETA TXANPON SOLIDARIOAK

TAPOI ETA TXANPON SOLIDARIOAK

2014 Azaroa 16 Idazlea: inaki · Idatzi iruzkin bat 

Aurreko ikasturtean DBHko Solidaritate Taldeak martxan jarri zituen bi ekimenei jarraipena eman nahi die.
TAPOI SOLIDARIOAK
Ikastetxeko toki berezi batzuetan (sarreran, pasilloetan) ontziak jarrita daude edozeinek plastikozko tapoiak ekartzeko aukera izan dezan. Bilketa honekin dirua lortzen ari gara giharren distrofia gaixotasuna daukan Santosi laguntzeko. Bere familiaren helburua da Santosek tratamendu berezi bat [...]

SOLIDARITATEA

SOLIDARITATEA

2014 Azaroa 13 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Porrotx eta Mari Motots Etiopian izan dira azken bi asteotan, Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundeko hainbat lagunekin batera. Wukro inguruetan izan dira, Angel Olaran hernaniarrak sortutako umezurztegia barrutik ezagutzen. Bertan jaten ematen diete haurrei, eta lotarako lekua bideratzen diete, eta are garrantzitsuago dena, bizitzan aurrera egiteko tresnak eskaintzen dizkiete, heziketari garrantzia emanaz, ofizioak erakutsiz, nekazal [...]

HAUR SOLDADUAK

HAUR SOLDADUAK

2014 Azaroa 2 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Aste honetan zehar, “Amnistia internazional” erakundearen eskutik, munduko toki askotan ematen den arazo bat aztertu dugu; haur soldaduen egoera.
Nola bizi dira, zer eskubide dituzten eta zer eskubide kendu zaizkien, nola iritsi dira haur soldadu izatera… Honelako gaiak landu ditugu.
Txikienak beraien eguneroko bizitzako egoerak marraztu zituzten, gero bideo baten bidez haur soldaduen eguneroko bizitzako marrazkiekin alderatzeko.
Zaharrenak [...]