2019 - 10 - 19

HARRI BALIOTSUA

HARRI BALIOTSUA

2015 Urtarrila 21 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Urtarrileko azken astean BOKAZIO ASTEA ospatzen dugu. Horregatik gure ikastetxera gonbidatzen dugu hainbat pertsona bere testigantza eman dezaten. Aurten izango dira gurean Arkaitz Astiazarain, Jose Cruz Gurrutxaga, EƱaut Elorrieta, Mikel Markez… Bizitzaren zentzuaren inguruan gogoeta bat planteatu nahi da; pertsonalki nola bideratu nahi dugun gure bizitza.
Aste honetako egunonetan ON BOSKO GAZTEAREN zenbait ezaugarri ezagutzeko [...]

“DON BOSCO 200″ MOSAIKOA OSATU DUGU

“DON BOSCO 200″ MOSAIKOA OSATU DUGU

2015 Urtarrila 19 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Don Boscoren jaiotzaren 2.mendeurrenaren ospakizunei hasiera eman zitzaion abuztuaren 16an I Becchin. Azkoitian ere ospakizunen hasiera izan genuen urriaren 16an. Egun hartatik kartel oroigarri handi bat eskegita dago gure fatxadan.
Oraingo honetan DBHko ikasleen laguntzaz “DON BOSCO 200″ mosaikoa osatu dugu; FLOREAGAKO HEZKUNTZ KOMUNITATEA osatzen duten kideen argazkiekin.

ABENDUALDIA

ABENDUALDIA

2015 Urtarrila 11 Idazlea: olatz · Idatzi iruzkin bat 

Abendualdian sartuta gaude eta ikastetxean aste hauek erabili ditugu gure ingurua aztertu eta landu ditugun behar eta arazoak gogoratzeko.
Honela, lehenengo astean, gure gurasoak eta familia otoitzean gogoratu ditugu. Bigarren astean, bakardadean eta gaixorik dauden pertsonak, behartsuak, langabetuak, etxerik ez dutenak. Hirugarren astean berriz, gutako bakoitza eta gure inguru hurbil eta urrunean dauden ume guztiengatik egin [...]