2018 - 11 - 17

BENINGO KALEKO UMEEN ALDEKO ZOZKETA

2016 Urria 19 Idazlea: olatz · Bidali zure iruzkina 

Berriro ere martxan da udazkenero Gazteak eta Garapena – Jovenes y Desarrollo taldeak antolatzen duen zozketa, Beningo kaleko umeen alde.

Sariaren irabazlea azaroaren 2ko ONCE zozketarekin suertatzen da. Irabazleak honako saria jasoko du: Errealeko Iñigo Martinez futbolariak sinaturiko elastikoa eta Laboral-Baskoniaren elastiko sinatua, Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin” herriko margolarien bi koadro zoragarri eta Joseba jatetxean bazkaria edo afaria bi lagunentzat. Saria Kale Nagusian ikus daiteke, Sabinoren harategian.

margo1

margo-2

Txartel bakoitza euro bat kostatzen da. Jasotzen den dirua zuzenean Beninera bidaliko da. Mila esker lagundu diguzuen denda eta erakundeei (Jasokunde kooperatiba, FK kopistegia, Plaza Berri Sport, Joseba Jatetxea) eta parte hartu edo hartuko duzuen guztioi!!

 

realeko

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!