2017 - 09 - 22

Janari bilketa Beningo umeentzat

2009 Abendua 1 Idazlea: juaninazio · Bidali zure iruzkina 

kartelJanariak-alimentos 2009

(Euskaraz – a continuación en castellano)

BENINGO UMEENTZAT JANARIAK

Euskadiko Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena gobernuz kanpoko garapenerako erakundea Afrikako hainbat proiektu babesten saiatu da azken urteetan. Benin eta Togo nazioetan (Mendebaleko Sahara azpiko Afrika) eskaini dugu laguntza, batez ere jabego komunaleko putzuen eraikuntza subentzionatuz, eta kaleko umeen aldeko hainbat ekimenetan zuzenean parte hartuz. Iaz janariak jaso genituen Beningo kaleko umeentzat (4000 kilo).

Gaur egun, Benin eta Togo aldean GOSE HANDIA dute. Oinarrizkoa den artoa ez dute jaso behar den neurrian… Garai batean erosten zituzten Europa eta Ameriketako arto soberakinak ere  ez zaizkie jada iristen, orain bio-erregaiak lortzeko landareak direla eta.

Gure gizartea  krisi ekonomikoan murgilduta dago. Herri haietan gosea da nagusi… Familia askok bi egunez behin egiten dute jatordu bat… Ume asko hiltzeko arrisku larria dago.  Janari gutxi dago, oso garesti, eta hornidura falta arrisku handia da; jeneroa faltatzen hasi da, baita erosteko dirua duenarentzat ere…

Arazo larri honen aurrean, aurten ere bai, Euskal Herriko eta Salestar Inspektoriako JyD taldeak KANPAINA bat antolatu dugu: “Beningo umeentzat janariak. Afrikako gaztetxoek zure beharra dute. – Lagun iezaiezu, galtzen ez diren janariak bidaliz.”

JANARIZ BETETAKO kontainerrak bidali nahi ditugu Beninera. Honako janariak bidaliko dira: ARROZA, DILISTAK, BABAK, PASTA… Ongi kontserbatzeen eta asko estimatzen dituzten janariak dira.

NOIZ ETA NOLA OPARITU JANARIAK?

Floreaga Ikastetxean janariak jasoko ditugu. Idazkaritzara ekar daitezke, jenero desberdinak nahastu gabe… Gabonetako oporrak arte jasoko ditugu janariak.

Asteburuetan, hainbat merkataritza gune edo dendetan, atean jarriko gara, jendeari egoera esplikatu eta laguntza eskatuz… Denda txikietan ere eskari kartelak jarri eta janariak jasoko ditugu. Mila esker.

ALIMENTOS PARA BENÍN

Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena,  ONG para el desarrollo relacionada con los Salesianos implantada en Euskadi, ha subvencionado varios proyectos en África en los últimos años. Nuestra colaboración se ha centrado en Benín y Togo, países de África Occidental Subsahariana. Hemos colaborado en varios proyectos a favor de los niños de la calle. Hace un año recogimos alimentos para Benín (4000 kilos)

Actualmente, una HAMBRUNA FEROZ se está extendiendo en estos países. No han podido recoger suficiente maíz, base de su alimentación. Ya no cuentan, además, con los excedentes de maíz que antes solían comprar a los países europeos y americanos, que se han centrado más en el biodiesel.

Nuestra sociedad padece una fuerte crisis, sin duda. Pero allí el hambre asola a las familias. Mucha gente ha comenzado a comer una vez cada dos días… Muchos niños podrían morir de hambre. Hay pocos alimentos, muy caros, y un gran problema de suministro, incluso para los económicamente acomodados.

Ante este grave problema, también este año, los grupos de JyD de la Inspectoría Salesiana de Bilbao hemos organizado una CAMPAÑA: “Alimentos para Benín. Los jóvenes africanos necesitan tu ayuda. ¡Colabora con alimentos no perecederos!”.

Deseamos enviar un CONTENEDOR LLENO DE ALIMENTOS a Benín. Enviaremos ARROZ, LENTEJAS, ALUBIAS, PASTA… Son alimentos estimados allí y de buena conservación.

¿CÓMO Y CUÁNDO APORTAR LOS ALIMENTOS? Recogeremos alimentos hasta el comienzo de vacaciones de Navidad, en el Colegio Floreaga. Se pueden traer a la secretaría. Durante los fines de semana intentaremos estar presentes en algunas superficies comerciales, para explicar la situación a la gente y solicitar su ayuda Gracias a todos!!

Juan Inazio Sudupe. Azkoitian 2009.12.01ean

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!