2017 - 04 - 23

BOKAZIO KANPAINA

2010 Urtarrila 9 Idazlea: inaki · Bidali zure iruzkina 

Cartel Semana Vocacional 01 euskBokazio Kanpaina: Zabaldu begiak, ikusten al duzu?

Urtarrilean gaude eta honek ekartzen digu gogora On Boskoren festa hogeita hamaikan ospatuko dugula. Eta honekin batera, bokazio kanpainari ere ekingo diogu.

Aurtengo kartelean begi bat azaltzen zaigu eta ondoan leloa: ireki begiak, ikusten al duzu? Honek gogorarazten digu begiak ireki behar direla, gure aldamenean eta beste herrialdeetan jendea nola dagoen jakin dezagun. Ez ditugu soilik ikusi behar guri inporta izaten zaizkigun gauzak.

On Boskok bizitza osoa eman zuen beharrean zeuden ume eta guztien alde, eta horrela zoriontasunerako bidea aurkitu zuen. Honek pentsatzera eraman behar gaitu: nola izan gaitezke zoriontsuak? Jainkoak, zer eskatzen dit etorkizunari begira?

Galdera hauei eta gure buruari etortzen zaizkionei erantzunak eman behar dizkiegu eta horretarako garairik onena izango da hil eta kanpaina honetan ematen zaiguna.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!