2019 - 10 - 19

BOKAZIO KANPAINA LANTZEN

2010 Otsaila 3 Idazlea: inaki · Bidali zure iruzkina 

INICIO

Urtarrilean zehar bokazio kanpaina ekin diogu ekintza desberdinak gauzatuz.

Aurreko asteaLATERALn LHko ikasleei On Bosco eta Jesusen eredua aurkeztu zitzaien eta haiek bezalakoak izan nahi dutela adierazteko guztien izenak idatzi egin zituzten bihotz handi batean. Besteeslumdog_millionaire1n aldeko ekintzak eginez alai eta zoriontsu bizi daitekeela tutoreek ulertarazi zien.

Eta aste honetan zehar, DBHko ikasleak kanpainako kartela eta On Bosco egunean ikusitako pelikula lantzen aritu dira. Kartelaren bidez ohartu dira begiak zabaldu behar ditugula gure aldamenean eta munduan beharrean daudenak ikusteko eta ahal den neurrian geure laguntza emateko, horrela azaltzen zaigu Jesus geure bizitzan. Eta horrekin batera “Slumdog Millonaire” pelikulan azaldutako pertsonaiak aztertzen egon dira, bizitzan erabakiak hartzea norberaren esku dagoela kontura zitezen. Hori guztiak ikasleak eraman ditu hausnarketa pertsonala egitera, hau da, etorkizunean Jainkoak zer nahi duen haiek izatea pentsatzera.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!