2019 - 12 - 8

ZORIONTASUNEKO BIDEA: IRAGARKIAK

2010 Maiatza 19 Idazlea: inaki · 22 iruzkin 

Ikasturtea bukatzeko geratzen zaizkigun asteetan gai honi, zoriontasunari, eutsi egingo diogu. Horretarako tutoretza saio batean gai hau lantzeko aukera izango duzue.

Proposatuko zaizkizuen ekintzen bidez saiatu zarete honako helburuak lantzen:

- Gizarteak aurkezten dituen zoriontasun-ereduei buruz hausnartu.

- Zoriontasuna lortzeko bidea bilatu.

- Mariaren eredua aztertu.

Segidan eskura dauzkazuen iragarkietan gizarteak erakusten digun zoriontasuneko bidea azter dezakezue.

Behin bideoak ikusiz gero, komentario edo hausnarketa bat laga, datozen galderei erantzunak emanez:

- Zer da zoriontasuna ikusi dituzun iragarkietan?

- Ados al zaude azaldutako ikuspuntuarekin? Zergatik?

 

 

 

 

 

Iruzkinak

22 iruzkin - “ZORIONTASUNEKO BIDEA: IRAGARKIAK”
  1. djuniet(e)k dio:

    oso garrantzitsua da lagunak edukitzea.Zoriontazuna ez da bakarrik dirua eta abar baizik eta lagunak,familia…

  2. María Arambarri Arregui(e)k dio:

    Ikusi dudan “zoriontasunak”, azkenean, Coca-Colarekin lortzen dela esaten du. Noiztik ematen du botila batek zoriontasuna? Baina egia da lagunik gabe ezin duzula ezer egin.

  3. anejuaristi(e)k dio:

    Laguntasuna.Bai, nire ustez nahiko ondo azltzen dira gauzak iragarkiak izateko.

  4. Janire(e)k dio:

    Denak elkarrekin egotea da zoriontasuna eta beti alai egon behar gara.
    Bai,denak elkarrekin egoten direlako,bizia adierazten dutelako eta elkarrekin lana egiten badugu denok edukiko dugu gehienetan sari bat.

  5. Josu Iturralde(e)k dio:

    Lagunak izatea edo lagun berri bat izatea, eguzkiak egun bat argitzea edo ta guztien artean zerbait lortzea.

  6. iñigo(e)k dio:

    denok irribarrez eta alai egotea
    bai.denak ondo eta elkarrekin daudelako

  7. Malen Balenciaga(e)k dio:

    Iragarkiek diotenez, coca colak zoriontasuna ematen digu. Ni ez nago ados horrekin coca cola baino gauza garrantzitxuagoak badaudelako.

  8. Aitor(e)k dio:

    Bideo hauen arabera nire ustez zoriontasuna bizitzea da, argia ikustea, lagunak izatea…Gauza horiek badituzu oso zoriontsua izajn zaitezke naiz eta dirurik ez izan eta aberatsa bazara baina gauza horiek ez badituzu zorionekoa izango zara diru aldetik baina ez dituzu gauza horiek eta alde batetik ez zara zoriontsua.

  9. Miren Madinabeitia(e)k dio:

    Zoriontasuna agertzen da bideo horietan , zorionatasunagatik hitz egiten dute.Elkarlanean aritzen dira eta nire ustez arrazoia dute.Guztiak coca-colarenak dira baina arrazoi dute.Adineko pertsona horiek ondo dakite zer den zoriontsu izatea eta zein diren zure lagunak…

  10. Egoitz Lizarralde(e)k dio:

    Lagun arteko elkarbizitza
    bai, interesgarria iruditu zait

  11. koldo alberdi(e)k dio:

    ikusi ditudan bideoetan zoriontasuna adiskidetasuna da,ni ados nago bideoekin.

  12. laura(e)k dio:

    zoriantasuna alaitasuna sentitzea eta barre egitea da.ados nago ikusitako ikuspuntuarekin.

  13. Andrea Pozo(e)k dio:

    Zoriontasuna iragarkietako bideoetan, lagunak izatea eta familia eta semeak izatea da. Bai. Arrazoi osoa dutelako zoriontasuna esaten dutena delako.

  14. AITOR OTEIZA(e)k dio:

    Nire ustez zoriontasuna da familiarekin egote, lagunak ondoan izatea,…
    nik pentsatzen dut coca colak ez dizu zoriontasuna emango erari sinple bat baita. Aurretik esan dudan moduan ez nago aurretik eman den ikuspuntuarekin ados erari batek ez dizulako zoriona emango.

  15. Miren Etxezarreta(e)k dio:

    Lehengo iragarkian,bizia oso motza dela esaten da eta aprobetxatu egin behar dela.Bigarrengoan,lagunak oso garrantzitsuak direla eta ez direla asko edukitzen.Hirugarrengoan,eguzkiak edo argiak zoriontasuna ekarzen duela.Laugarrengoan,urrun daude eta elkartzean poztu egiten direla eta azkenik,bostgarrengoan talde lanean aritzean nahi duguna lor dezakegula.Iragarki batzuekin ados nago,adibidez,bigarrengoarekin nire ustez ere lagunak oso garrantzitsuak direlako edo talde lanean aritzean nahi duguna lortzen dugula.

  16. joseba gonzalez(e)k dio:

    Lehenengoan gauzak garaiz egin behar direla esaten du,bigarrengoan bizitzan bakarrik ez egotea eta lagunak oso garrantsitsuak direla,hirugarenean argitasunak ere alaitasuna emayten duela,laugarrengoannahiz eta pertsona baten urruti izan alitasuna bertan dagoela bien artean eta azkenengoan gauzak lortzeko hobe da lana guztien artean egitea batekin baino.
    Bai ados nago.Bizitzan horrelako gauzak erabili daitezkelako.

  17. Maria Heras(e)k dio:

    Lagunak oso inportanteak direla zure bizitzan, lagundu egiten dizutelako.
    Nahi duzun gauzak orain egitea obeago dela, zoriontsu egiten dizutelako,bizitza askar pasatzen delako.
    Eguzkiak irteten duenean oso poz handia ematen du.
    Bi pertsonak urruti egonda ere oso pozik egon daitekeela.
    Txikia izan ere nahi duzuna lortu dezakezula.

  18. Carlos Sanchez(e)k dio:

    Bideo hauetan ikusi ditugu zoriontasun mota asko, baina denak Coca Cola-rekin zerikusia dutenak. Bai, oso egokiak direlako eta marketin ona dutelako.

  19. oihane eta aritz(e)k dio:

    -poza, udaberria edo ta bizitza berri bat.
    -bai. ia guztia lagun artean edo familian agertzen da, eta hori da zoriona.

  20. aritz alberdi(e)k dio:

    Ikusi ditudan pelikuletatik jendea ongi pasatzen zerbait elkar lanean lortzen.

    Bai, denak elkar lanean ari zirelako botila irekitzeko.

  21. Iñigo Etxeberria Aranguren(e)k dio:

    Nire ustez, zoriontasuna erraza dela edukitzea esaten dute eta baita ere oso ederra dela.
    Bai,zoriontasuna oso erraza dela lortzeko erakusten dutelako.

  22. June etxaniz(e)k dio:

    Zoriontasuna iragarkietan,dena dela eta pertsona bat zoriontasunik gabe, ez duela bizi ona edo ezer ez delaa. Hau da nire iritzia.
    Bai ados nago ikusi ditut ikuspuntuekin. Egia esaten dutelako.
    June…

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!