2019 - 10 - 19

PASTORAL KANPAINAK

2011 Iraila 13 Idazlea: inaki · Bidali zure iruzkina 

cartel secundaria 2011-12 euskcartel primaria 2011-12 euskIkasturte honetako kanpainak martxan daude eta ekintza askoren bidez gauzatuko dira, ikasle guztien partaidetzaz.

Pastoral Taldea arduratuko da ekintza guztiak animatu eta koordinatzeaz. Gure ikastetxean inporta zaigu ikasleak benetako pertsonak izatea, alaiak, zintzoak, Jainkoarekin fidatzen direnak, eskuzabalak… Eta helburu honi ekiten dio pastoralak.

LHko kanpainaren leloa honako hau izango da: “Alaitasun bilatzaileak“, eta helburu batzuk landuko dira ikasleekin:

 

1. Jesus ezagutu, ikasturteko kanpaina eta une ezberdinen bidez.

2. Aitona-amonen eginkizuna indartu, biziaren edo horrekin zerikusia duten “gertaeren” igorle baitira.

3. Jesusekin. Liturgi denboraldiak bizi: Abendualdia, Eguberri,…

4. Jesus Don Boscoren bitartez ezagutu.

Beste aldetik, DBHn kartelean esaldi hau nabarmentzen da: “Artista hutsa zara“. Zer adierazi nahi du honek? Zer xederi heldu beharko diogu? Segidan azaltzen direnek gogorarazten digute ikasle bakoitzak balioak dauzkala eta helduen laguntza beharko duela pertsonen onerako erabiltzen ikas dezan.

1. Don Bosco hezitzaile ezagutu.

2. Gazteagan aurkitzen ditugun kualitate/balioez gogoeta egin.

3. Pertsona gisa eraikitzen/hazten laguntzen diguten pertsonak ezagutu/aurkitu.

4. Jesusen estiloko pertsonaren eredua proposatu… Jesus artista gisa.

Horrez gain, ikasle guztiei aukera emango zaie solidaritate proiektuan parte hartzeko (zozketa, janari bilketa, bigarren eskuko merkatua…).

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!