2019 - 10 - 23

NI ZUREKIN ZU NIREKIN

2014 Iraila 18 Idazlea: olatz · Bidali zure iruzkina 

ALAI ELKARREKIN

Abesti hau zurekin nahi nuke nik dantzatu, muxu muxu zure muxu gorriak laztandu, belarrira hitz goxoak xuxurlatu, bion taupadak elkartu.

Zurekin bai salto eginez parapentean, euripean besoak zabal gira-biran, mendi gailurrean iluntze oskarbian, izarrei izena jarriz banan banan.

Biok dantzan, biok hegan, elkarrekin, ni zurekin zu nirekin, biok alai laralalai, elkarrekin, ni zurekin zu nirekin.

Zu gogoan, dantza ta dantza ari naiz alai, zu ta biok bat eginik itsaso eta ibai, ur lasterretan jolasean bi arrai, igerian etxetan blai.

Ikusezin hego haize nahi nuke bihurtu, putz eginez ziztu batean zugana hurbildu, nire berotasunaz zu inguratu, zu ere nirekin haize bilakatu.

Biok dantzan, biok hegan, elkarrekin, ni zurekin zu nirekin, biok alai laralalai, elkarrekin, ni zurekin zu nirekin.

Caminamos y caminamos sin mirar a quien tenemos al lado, sin fijarnos en quien es, ni en sus detalles.
Lo bonito es pararse mas de una vez y descubrir los pies que caminan junto a los tuyos, mirar si estan cansados, si tienen heridas o ampollas, descansar junto a ellos, cuidarlos, porque una vez mas esos pies seran los que acompaƱen a los tuyos.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!