2019 - 10 - 19

ZENBAT IRABAZTEN DUZU?

2014 Iraila 7 Idazlea: olatz · Bidali zure iruzkina 

-Aita, Zenbat irabazten duzu ordubete lan eginez? – Galdetu zion seme batek bere aitari, lanetik etxera etorri zen unean. Aita nekatuta iritsi zen eta begirada zorrotz batekin erantzun zion:
- Oso nekatuta nago. Galdera horren erantzuna zure amak ere ez daki. Utz nazazu pakean!
Baina aita! Esaidazu hori bakarrik!
Aitak azkenean erantzun zion: bost euro.
Aita, utziko al dizkidazu bost euro?- Esan zion semeak.
Aitak haserretuta erantzun zion:
Horregatik nahi zenuen jakin zenbat irabazten dudan orduko, ezta?
Zoaz berehala lotara eta utz nazazu pakean…

Gauean, aita lasaitu zenean, semeari eman zion erantzunagatik damutu egin zen eta bere logelara joan zen.
Lo al zaude seme? – esan zion.
Ez aita.
Hemen daukazu eskatu zenidan dirua.
Mila esker aitatxo – erantzun zion txikiak bere eskutxoa buruko azpian sartuz eta hamar euroko biilletea erakutsiz…
Aitatxo, hamar euro osatu ditut. Zure denbora librearen bi ordu erosi nahi dizkizut…

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!