2017 - 09 - 22

DBH 4: IREKI BEGIAK, ELKARTU ETA EKIN!

2009 Azaroa 30 Idazlea: inaki · Bidali zure iruzkina 

P1060211Azkeneko hiru asteetan DBH 4. mailakoak “Ireki Begiak, elkartu eta ekin!” programa lantzen aritu dira.

 Pastoral eta orientazio departamentuek antolatu dute kanpaina hau, hiru tutoretza saioen bidez gauzatu dena.

 Ireki Begiak, elkartu eta ekin! programa Gizaldek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako departamentuak, Euskadiko Kutxak eta Hezkide Eskolak bultzatutako Gipuzkoako Boluntariotza Agentziak) diseinatutako eta gauzatutako ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietako departamentuak lagunduta, eta Boluntariotzaren II. Euskal planaren “ekintza boluntarioekiko sentibera eta aktiboa den herritartasuna eraikitzea” ildo estrategikoa jarraitzen duena.

Programaren helburu nagusia, gizarte parte hartzearen eta boluntariotzaren berri eman eta etorkizunean ingurune hurbilean aktiboki parte hartzera animatzea izan da. Hortaz, komenigarri ikusten da gazteak gizartean parte hartzera animatu eta bideratuko dituzten baloreak aztertzea, eta berauen barneraketarako, espazioak eskuragarri jartzea.

Azkeneko saioan Gipuzkoako elkarte eta erakunde batzuen informazioa helarazi zaie ikasleei (Caritas, Atzegi, Aspanovas, Alboan, Hurkoa, Afagi…), hau da, zer egiten duten eta nola lagun diezaieketen boluntarioek aurrera eramaten ari diren proiektuetan.

Boluntariotza, pertsonek gizartean parte hartu eta beren hiritar konpromisoak adierazteko modu bat da, era horretan gizartea eraldatu eta berau gizatiarragoa izan dadin lagunduaz. Gure munduan, gure herrian, boluntarioak ezinbestekoak dira eta konturatu behar dugu aukera asko eskura dauzkagula gizartean laguntza emateko. Horrek, beharrean daudenei laguntzeak, pertsona heldu eta hobeak izatera eramango gaitu. Hau da ikasleei jakinarazi nahi izan zaien mezua, Gizaldetik etorritako Raquel hezitzaileak bideratuz.

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!