2019 - 08 - 21

HAUR SOLDADUAK

2014 Urria 16 Idazlea: olatz · Bidali zure iruzkina 

Mundu osoko herrialde asko daude gatazka armatuetan murgilduta gaur egun. Kontinente guztietan ehunka mila haur bizi dira indarkeriaz, basakeriaz eta hondamendiz inguratuta. Haietako asko, senideengandik urrun eta oinarrizko eskubiderik gabe, errekrutatu egiten dituzte, gobernuen ejertzitoetan nahiz matxinatuenetan parte har dezaten.

Amnesty Internationalen iritziz, ezinbestekoa da adingabe soldaduak erabiltzearen aurka borrokatzea; izan ere, borroka hori giza eskubideen aldekoa da eta, zehazki, haurren eskubideen aldekoa, zeina aitortua dagoen Haurren Eskubideen Nazioarteko Hitzarmenean (hitzarmen hori ia estatu guztiek berretsi dute).

Aste honetan zehar, tutoretzan landuko dugu gai hau. Zer gertatzen den, zergatik gertatzen den eta zer irtenbide egon daitezkeen ulertzeko, beharrezkoa da errealitatea ezagutzea eta haren gainean gogoeta egitea, eta horixe da helburua; eta ohartzea zer neurritaraino hauta eta esku har dezakegun.

NIRE MUNDUA IRUDIKATZEN

“Amnesty International Child Soldiers Animation”

TESTIGANTZA BIDEOA

ZER EGIN DEZAKEGU

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!