2019 - 06 - 25

POZA BERPIZTU-XIMIRIMANA

2014 Urria 24 Idazlea: inaki · Bidali zure iruzkina 

Igande honetan Domund eguna dela eta aukera paregabea izan dugu misiolari baten testigantza eskolan hartzeko. “Poza berpiztu” lelopean etorri zaigu gaurkoan Maite Oiartzun misiolari nafarra gure ikastetxera.

ZABAL

Baina, nor da Maite Oiartzun?

Maite Oiartzun Baraibar 1960.urtean jaio zen Alkotzen. Magisteritza ikasi zuen eta irakasle bezala lan egin zuen 15 urtez Nafarroan.

Duela 20 urte, Afrikako Amaren misiolariak ezagutu zituen eta udan misio-esperientzia bat egin ondoren, Ahizpa zuriekin konpromiso sendoago bat egiteko prozesua hasi zuen.

Burundin egon zenean, bederatzi hilabete pasa ondoren (hizkuntza ikasten) festa bat egin zuten, oihal bat oparitu eta oihal horretan bildurik ume bat bizkarrean jarri zioten. Ordutik aurrera Maite ez zen arrotza, familiako kide berria zen eta Ximirimana zen bere izen berria.

Garbi utzi izan nahi du gizarte DESOREKATU batean bizi garela. Batzuk asko eta beste batzuk ezer. Horregatik eskatu du gure laguntza.

Badakigu euro batekin zenbat koaderno erosi ditzakegun Burundin? Bost. Baina ez ahaztu, Afrikan oso pozik bizi dira gutxirekin.

Aukera paregabea izan dugu hurbiletik ezagutzeko Afrikako egoera eta misiolarien lana. Maiteren testigantza hurbila, interesgarria eta atsegina izan da.

ESKERRIK ASKO MAITE

http://misionerasdeafrica.blogspot.com.es/

Argazkiak: Maria Arenas

Argazkiak

Konta iezadazu

Jarri zure gravatarra!