2017 - 02 - 28

HH – LH


cartel primaria 2011-12 euskA. Ikasturteko helburua

Leku bakoitzeko Pastoraltzako taldeak indartuz doaz gure etxeetan. Duela lau urte, taldeotako kideak definituz eta urteko programazioa bateratuz hasi ginen. Ondorengo urteetan kideak jarduera zehatzetan inplikatu ditugu eta, hala, taldeotako kideak ikastetxeetako pastoraltzaren (ospakizunak, egun onak,…) eragile zuzenak bihurtu dira.

Lehen Hezkuntzako Pastoraltzako Proiektua

-          Salestar patioa – ikasleen partaidetza: Prebentzio-sistemak berezko dituen  harreman-elementuak geureganatu eta patiora zabaldu,  patioa jolasteko, laguntzeko eta umeen eta hezitzaileen arteko adiskidetasuna bizitzeko tokia baita. Horrekin batera, ikasleen partaidetza sustatzen saiatuko gara.

 Ikasturte honetan landuko ditugun helburuak honako hauek dira:

 -          Ikasleen partaidetza sustatu

-          Patioan jolasteko aukera gehiago eman ume guztiak, neska eta mutilak, batera ibili daitezen, eta denbora libreaz gozatzeko beste jolas batzuk daudela ohar daitezen. Horrez gain, gauzatuko diren ekintzek aukera emango digute ikasleek ardurak har ditzaten, beraien partaidetza sustatuz.

-          Gatazken ebazpena ikasleekin landu ikasleekiko eguneroko arazoak nola konpon daitezkeen ikas dezaten. Proiektu honek ere beharko du ikasleen partaidetza.

 Ikasturtea programatzeko Ikasturte orok bezala, honek ere badu bere haria, kasu honetan Don Boscoren ilusioari zintzo eutsi nahi diona: “heziz ebanjelizatu eta ebanjelizatuz hezi”, eskolako munduak berezko duen “mundua deskubritze” hori zentzua eta orientabidea eman diezazkiokeenarekin, hau da, Jainkoarekin, guretzat Bidea, Egia eta Bizia den Jesusen bitartez lotuz.

 Honela, irakasgaietan ikasten duguna eta fedearekiko eta traszendentziarekiko irekiera integratu ahal izatea lortu nahi dugu, fedea eta bizia integratuz.

  IKASTURTEKO PASTORALTZAKO PLANAREN HELBURUAK

 Alaitasun bilatzaileak

 Ikasturteko eslogana: “Alaitasun bilatzaileak”

 Ikasturteko helburuak

1. Jesus ezagutu, ikasturteko kanpaina eta une ezberdinen bidez.

2. Aitona-amonen eginkizuna indartu, biziaren edo horrekin zerikusia duten “gertaeren” igorle baitira.

3. Jesusekin. Liturgi denboraldiak bizi: Abendualdia, Eguberri,…

4. Jesus Don Boscoren bitartez ezagutu.

 

B. Leloa:  Alaitasun bilatzaileak

  

C. Metodologia

 

1. ANTOLAKETA:

Hilero kanpaina bat egingo dugu, ikasturteko mezu orokorra kontuan hartuz. Honako une zehatzetan gauzatuko da kanpaina:

-       Eguneroko Egun Onak (Inspektoriako koordinazioa)

-       Tutoretza saioak (Javier, Maje, Laura, Iñaki)

-       Ospakizunak (salestarrak)

-       Egun Onak prestatu (guztion artean)

-       Erlijio klaseetarako proposamen didaktikoak (Erlijio departamentua)

  

2. DINAMIZATZAILEAK:

 

2.1. Tokian tokiko Pastoral Taldeak

Hauen ardura da toki bakoitzean kanpainak eta ekintzak antolatzea. Gainera, hauek arduratuko dira klaustroak eta tutoreak ikasturteko planaz sentsibilizatzeaz.

 

2.2. Tutoreak

Ikasturterako kanpainarekin bat egitea eskatzen zaie: helburuak ulertzea eta onartzea,  eta egingo diren proposamenak sustatzea, batez ere tutoretza orduetan.

Ikasleekin banakako elkarrizketa eta laguntza oso garrantzitsuak dira: ikasle bakoitzarekin gutxienez bi aldiz hitz egitea komeni da,  eskolako gaiak eta beraien bizitzako inguru orokorrari buruzko gaiak aztertuz, eta ohitura osasuntsuak indartuz.

 

2.3. Hezitzaileak

 Ikasturterako kanpainan guztion inplikazioa behar da, kanpainaren helburuak lortzen laguntzeko; batez ere Egun Onak ematean eta denak batera egingo ditugun ospakizunetan.